Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientzia Azoka antolatu du Elhuyar Fundazioak larunbaterako Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Zientzia Azoka antolatu du Elhuyar Fundazioak larunbaterako Bilbon

2014/05/22 - Unibertsitatea
Ikertzaile gazteek garatutako proiektuak ezagutara emateko erakusleihoa da, baina, erakusteaz gain, ikertzaile profesionalen laguntza eta aholkuak ere jasoko dituzte.

Beste urte batez, Zientzia Azoka antolatu du Elhuyar Fundazioak maitzaren 24rako, larunbaterako, Bilboko Plaza Barrian. Ekimen horren bitartez, 10:30etik 13:30era Euskal Herriko ikertzaile gazteek ikasturte osoan landutako proiektuak jendaurrean erakusteko aukera izango dute.

Garatutako lanak plazan jartzeaz gain, ikertzaile profesionalen laguntza ere jasoko dute gazteek, aholkularitza lanetan aritu baitira. Hala, proiektua garatzeko gorabeherak partekatzeko aukera izango dute.

Bi modalitatetan banatu dituzte proiektuak: batetik, ikerketa-proiektuak, hau da, aukeratutako arazoari edo galderari konponbidea edo erantzuna emango dion proiektua; eta, bestetik, proiektu teknologikoa, hau da, aukeratutako erronkari edo arazoari irtenbidea emango dion produktu teknologiko bat diseinatzea edota gauzatzea.

Parte hartuko duten DBHko eta Batxilergoko ikastetxeen artean daude, besteak beste, Tolosako Hirukide (Gipuzkoa), Durangoko Ibaizabal (Bizkaia) eta Elorrioko BHI (Bizkaia).

(Iturria: Zientzia Azoka)