Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko Ikasteko Aretoaren erabilera hobetzeko lehiaketa antolatu dute

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko Ikasteko Aretoaren erabilera hobetzeko lehiaketa antolatu dute

2014/06/10 - Unibertsitatea.net
Lehiaketara aurkeztuko diren ideia berriekin besteak beste zaratak gutxiagotzea, gizabanakoen joan-etorria hobetzea, lan partekatua eta bibliografia baliabideetarako sarbidea erraztea eta erabiltzaileen arteko interakzioa ahalbidetzea lortu nahi da.

UPNA/NUPek Arrosadiako Campusean liburutegian kokatuta dagoen Ikasteko Aretoa hobetzeko lehiaketa antolatu du ikasleentzat.

Lehiaketaren helburua da erabiltze esperientzia hobetzea eta erabiltzaileek eraginkortasun handiagoz ikas dezaten lortzea. Ideia berriekin besteak beste lortu nahi dena da Ikasteko Aretoan zaratak gutxiagotzea, gizabanakoen joan-etorria hobetzea, lan partekatua eta bibliografia baliabideetarako sarbidea erraztea eta erabiltzaileen arteko interakzioa ahalbidetzea.

Lehiaketa unibertsitateko ikasleei zuzendua dago baina beste unibertsitate batzuetako ikasleek ere parte hartzeko aukera dute.

Proposamenak 2014ko irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu daitezke eta ideia hoberenarentzako saria 1.000 eurokoa da. Informazio guztia Ikasteko Aretoa Ideia Lehiaketa gunean aurkituko duzu.

(Iturria: UPNA/NUP)