Dokumentuaren akzioak
Neandertalen eta leize-hartzen arteko harremana ari dira ikertzen Aranzadi Zientzia Elkartea eta UPV/EHU
Neandertalgo gizakia eta leitze-hartzak (Ursus spelaeus) lehian ibili ziren kobazuloen jabetza eskuratzeko. Hori diote Aranzadi Zientzia Elkarteak eta UPV/EHUk egin berri duten ikerketa baten emaitzek.
Kantauri isurialdeko ―hain justu, Deba inguruko― hiru kobetan aurkitu dituzte duela 120.000 urteko aztarnak, baina zonaldeko beste bi leitzeetan ere aurkitu dituzte aztarna berriagoak, Châtelperroniar garaikoak.
Ikerketa-lan horrek izan du sona nazioartean, izan ere, Journal of Taphonomy aldizkari zientifikoak Aritza Villaluenga eta Álvaro Arrizabalaga Aranzadiko Historiaurreko Arkeologiako kideen bi artikulu argitaratu ditu:
- Multidisciplinary Approach to two Chatelperronian Series: Lower IX Layer of Labeko Koba and X Level of Ekain
- Cave Bear (Ursus spelaeus Rosenmüller Heinroth, 1794) and Humans During the Early Upper Pleistocene (Lower and Middle Palaeolithic) in Lezetxiki, Lezetxiki II and Astigarragako Kobea (Basque Country, Spain). Preliminary Approach.
(Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea)