Dokumentuaren akzioak
Haurdunaldiaren aurretik janari lasterra jateak gero haurdunaldian diabetesa izateko arriskua handitzen du
Haurdun geratu aurretik emakumeak dituen elikadura ohiturek haurdunaldiko diabetesean eragin dezakete. Horixe jakinarazi du Nafarroako Unibertsitateko eta Palermoko Unibertsitateko ikerketa batek.
Ikerketarako, 1999az geroztik ari dira emakume haurdunen jarraipena egiten, guztira 3.000 emakumerena. Eta emaitzek erakutsi dute haurdunaldiaren aurretik janari lasterra jateak (hanburgesak, saltxitxak eta pizzak) gero haurdunaldian diabetesa izateko arriskua handitzen duela.
Haurdunaldiko diabetesa, haurdunaldian antzematen den glukosarekiko edozein intolerantziari dagokiona da eta arriskutsua izan daiteke amarentzat zein umearentzat. Europan urtero, 104.000 eta 312.000 kasu inguru diagnostikatzen dira eta kopurua handituz doa, batik bat, emakumeen obesitateak eraginda.
(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea).