Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Matxitxakoko itsasargia itsas hegazti eta zetazeoen behatokia bihurtu dute

Dokumentuaren akzioak

Matxitxakoko itsasargia itsas hegazti eta zetazeoen behatokia bihurtu dute

2014/09/11 - Unibertsitatea.net
Behatokitik 47 itsas hegazti eta 10 zetazeo mota ikusi daitezke, besteak beste, ubarroiak, zangak, izurdeak, kaxaloteak eta zereak.
Matxitxakoko itsasargia itsas hegazti eta zetazeoen behatokia bihurtu dute

Irudia: Busturialdeko Hitza

Matxitxako lurmuturreko itsasargia zetazeoak eta itsas hegaztiak behatzeko egokitu berri dute.

Behaketarako gunea itsasargiaren behealdean kokatu dute eta 150.000 euro inbertitu ditu Eusko Jaurlaritzak gunea egokitzeko.

Behatokiarekin zetazeoen eta itsas hegaztien mundua jendearengana hurreratzea lortu nahi dute, baina baita espezien jarraipena, ikerketa eta dibulgazioa bultzatzea.

Behatokitik 47 itsas hegazti eta 10 zetazeo inguru ikusi daitezke, besteak beste, ubarroiak, zangak, izurdeak, kaxaloteak eta zereak.

(Iturria: Busturialdeko Hitza)