Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hamabi arrano arrantzale gazte ekarri dituzte Eskoziatik Urdaibaira

Dokumentuaren akzioak

Hamabi arrano arrantzale gazte ekarri dituzte Eskoziatik Urdaibaira

2014/07/15 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzi Elkarteak bultzatzen duen “Urdaibaiko arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuaren” barne kokatzen da ekimena.
Hamabi arrano arrantzale gazte ekarri dituzte Eskoziatik Urdaibaira

Irudia: Aranzadi Zientzia Elkartea

Urdaibai Bird Centerrek Eskoziako gobernuak dohaintzan emandako 12 arrano arrantzale gazte jaso ditu asteon Urdaibaiko Erreserban.

“Urdaibaiko arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuaren” barne kokatzen da ekimena, izan ere, Aranzadi Zientzi Elkartea harrapari honen ugaltze-nukleo berri bat sortzeko lanetan ari da. Bost urtetarako proiektua da Aranzadik Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailekin elkarlanean abiatu duena.

Arrano gazteak Eskoziako Highland-etatik datoz, Aberdeen-etik, eta orain aklimatazio gunean izango dituzte hegan egiteko gai diren arte. Gero, Urdaibaiko paduretan askatuko dituzte.

(Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea)