Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gizarte Langintzarako prestakuntza eta elkarretaratze profesionalerako XIV. jardunaldiak bihar Gasteizen

Dokumentuaren akzioak

Gizarte Langintzarako prestakuntza eta elkarretaratze profesionalerako XIV. jardunaldiak bihar Gasteizen

2014/09/25 - Unibertsitatea.net
Hizlari gonbidatua Gizarte Langilea eta Valentziako Unibertsitateko irakaslea den Josefa Fombuena izango da. "Gizarte Langintzaren identitate kontuak: besaulki eroso bat" hitzaldia edkainiko du.

Bihar, irailak 26, Gizarte Langintzarako prestakuntza eta elkarretaratze profesionalerako XIV. jardunaldiak ospatuko dira Gasteizen.

UPV/EHUko Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolak antolatu ditu jardunaldiak. Hona hemen egitaraua:

9:30. Hasiera.

10:00. Eskolako 50. Urteurrenaren Oroitzapena.

  • Gizarte Langintzako ikasketen sustapenerako bideoaren aurkezpena.

10:30. Gizarte Langintzarako identitate(ar)en inguruko POSTERRAK:

  • Elkarrekin joan gaitezen Gizarte Langintzaren etorkizunerantz, Adela Ferreira, Loreto Gómez del Valle, Evelyn Herrera, Lucia Loayza eta Marisol Sáez.
  • Jardute profesionala kafearekin eginez, Ane Amenabarro, Cristina Doce, Olatz Etxenike eta Edurne Jauregi.
  • Hurbil zaitez Gizarte Langintzara: egiten duena maite duen jendea behar dugu, Cristina Campo, Jaione Conde, Naiara Elejalde eta Aroa Gómez.

11:30. Atsedenaldia.
12:30. Hitzaldi gonbidatua:

  • Gizarte Langintzaren identitate kontuak: besaulki eroso bat/Cuestiones identitarias del trabajo social: un sillón confortable, Josefa Fombuena (Gizarte langilea eta Valentziako Unibertsitateko irakaslea).

14:00. Amaiera.

Ekitaldia Gasteizen ospatuko da, UPV/EHUren Arabako Campuseko Letren fakultateko Areto Nagusian.