Dokumentuaren akzioak
Doktoregaientzako egonaldiak antolatu dituzte UPV/EHUk eta UPPAk elkarlanean
UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolak (MDe) eta UPPAk elkarlanean antolatu dituzte doktoregaiek beraien jakintzen gaineko esperientziak partekatzeko bost eguneko egonaldiak.
Ekimena antolatzen den 4. urtea da eta aurtengo egonaldia Arantzazun (Gipuzkoa) egingo da urriaren 13tik 17ra.
Doktoregaientzako doako egonaldiak izango dira eta bertan beraien proiektuak beste unibertsitateko ikasleekin amankomunean jartzeko aukera izango dute.
Izen-ematea uztailaren 11an bukatuko da eta horretarako estekatutako inprimakia bete behar da. Onartutakoen zerrenda uztailaren 24an argitaratuko da.
Informazio gehiago doctorado.mde@ehu.es helbidean jaso dezakezu.
(Iturria: UPV/EHU)