Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola irekiko dute Bilbon 2015ean

Dokumentuaren akzioak

Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola irekiko dute Bilbon 2015ean

2014/10/06 - Unibertsitatea.net
Goi mailako antzerki eta dantza ikasketak emango ditu eskolak eta Bilbon kokatuko da, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa eta Ibarrekolanda institutuaren eraikinetan.

Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolak 2015ean irekiko ditu ateak Bilbon eta bertan, goi mailako antzerki eta dantza ikasketak egiteko aukera egongo da.

Oraingoz ez da ikasketak gauzatzeko eraikin berririk egingo eta hori dela eta Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa eta Ibarrekolanda institutuaren eraikinetan emango dira eskolak.

Esan bezala, dantza eta antzerki ikasketak eskainiko ditu eskolak eta lerro bakoitzean ikasturteko 24 ikaslerentzat tokia izango da.

(Iturria: dantzan.com)