Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Astean gutxienez zazpi jogurt jateak gehiegizko pisua eta obesitatea garatzeko arriskua gutxitzen du

Dokumentuaren akzioak

Astean gutxienez zazpi jogurt jateak gehiegizko pisua eta obesitatea garatzeko arriskua gutxitzen du

2014/07/03 - Unibertsitatea.net
Ikerketa Nafarroako Unibertsitateak garatu du eta ondorio horretara iristeko 8.516 pertsona aztertu dituzte bataz beste 6,6 urtetan zehar.

Etorkizunean gehiegizko pisua edo obesitatea saihesten laguntzen du gutxienez astean zazpi jogurt edo gehiago jateak. Horixe ondorioztatu du Nafarroako Unibertsitateak egindako ikerketa batek.

Ikerketan 8.516 pertsona behatu dituzte 6,6 urtetan zehar bataz beste. Parte hartzaileak astean jaten zituzten jogurt kopuruaren arabera banatu zituzten bost kategoriatan: bi jogurt baino gutxiago jaten zituztenak, 2-5 bitartean, 5-7 bitartean, zazpi edo zazpi baino gehiago jaten zituztenak.

Ikerketa hasterako momentuan batek ere ez zuen gehiegizko pisu arazorik baina ikerketa amaitzerakoan 1.860k garatu zuten gehiegizko pisua edo obesitatea. Ikerketaren emaitzek erakutsi dute astean zazpi jogurtetik gora jaten zutenek epe luzera gehiegizko pisua edo obesitatea garatzeko arrisku gutxiago zutela. Gainera, jogurtarekin batera fruta jaten zutenen kasuan are nabariagoa zen emaitza.

Ikerketaren gaineko informazio guztia Nafarroako Unibertsitatea webgunean aurkituko duzu.