Dokumentuaren akzioak
VII. Tecnalia Kazetaritza Saria lehiaketa martxan jarri da
Tecnaliak, Ikerketaren eta Berrikuntza Teknologikoaren Dibulgazioari buruzko VII. Tecnalia Kazetaritza Sariaren aurtengo deialdia ireki du. Bertan parte hartu nahi duten hautagaiek, esparru hauei buruzko lanak bidali beharko dituzte:
-
Garapen iraunkorra
-
Pertsonen osasuna eta bizitza-kalitatea
-
Baliabide naturalak zaintzea
-
Lehiakortasun industriala eta garapen teknologikoa
-
Gizarte digitalizatua
Telebista, irrati, onlineko eta idatzizko euskarrian bidali ahal izango dira eta bi lan onartuko dira gehienez hautagai bakoitzeko. Guztira 16.000 euro banatuko dira. 4.000 eurorekin sarituko da kategoria bakoitzeko irabazlea. Erabakia, ikerketaren, berrikuntza teknologikoaren eta komunikazioaren arloan izen handia duten epaimahaikideek hartuko dute.
Aurreko edizioan, honako hauek izan ziren irabazleak:
- Idatzizko Kategoria: Fernando Goitia “¿Exportar I+D?, sí podemos” XL Semanal gehigarrian argitaratu zen erreportajearengatik.
- Irrati Kategoria: Eva Caballero, Radio Euskadin zuzentzen duen “La mecánica del caracol” saioari esker.
- Telebista Kategoria: "SMART CITY: Ciudades del Futuro", TVEko 1. katean emititu zen erreportajea.
- Internet Kategoria: Guillermo Roa, “Itxaropen bioartifiziala” Elhuyar Aldizkarian argitaratutako erreportajearengatik.
Lanak aurkezteko epea 2014ko irailaren 30era arte zabalik egongo da eta entregatzeko oinarriak eta betekizunak VII. Tecnalia Kazetaritza Sariaren web orrialdean zehazten dira.
(Iturria: Tecnalia)