Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Alberto Abadiek, Harvardeko Unibertsitateko irakasleak, ekonometriaren inguruan garatutako metodoari buruzko hitzaldia eskainiko du Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Alberto Abadiek, Harvardeko Unibertsitateko irakasleak, ekonometriaren inguruan garatutako metodoari buruzko hitzaldia eskainiko du Bilbon

2014/06/17 - Unibertsitatea.net
Mintzaldia gazteleraz izango da aldi-bereko itzulpenik gabe eta aldez aurretik izen ematea derrigorrezkoa da
Alberto Abadiek, Harvardeko Unibertsitateko irakasleak, ekonometriaren inguruan garatutako metodoari buruzko hitzaldia eskainiko du Bilbon

Irudia: Harvard Kennedy School

BC3k, Basque Centre for Climate Change-k, Alberto Abadieren, Harvardeko Unibertsitateko irakaslearen, hitzaldia ospatuko du. Berbaldi honetan, berak garatutako metodo ekonometrikoa ezagutzeko aukera izango da. Hain zuzen, programa publikoen ondorioak ebaluatzeko kontrol sintetikoaren metodoa. Horrez gain, honek ingurumen-politiken eta energia-politiken analisian dituen aplikazioen deskribapen laburra egingo du ere.

Alberto Abadie, Bilbon jaioa, Ekonomian doktoratu zen Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutuan eta egun Cambridge-en (Massachusetts) bizi da. Ibilbide profesional luzea du ospe handienetarikoa duen Harvard Unibertsitatean jarduten duen irakasle honek.

Hitzaldiari dagokionez, ostegunean, ekainaren 19an, arratsaldeko seietan izango da Ensantxe Eraikineko Erakusketa gelan. BC3ko Zuzendari Zientifikoa den Anil Markandya irakasleak emango dio ongietorria eta hasiera Alberto Abadieren hitzaldiari. Zazpietan, mintzaldia amaitzean galderak egiteko denbora izango da. Bertaratzeko, aldez aurretik izena eman behar da Basque Centre for Climate Change-ren webgunean, eserlekuak mugatuak baitira.

(Iturria: BC3)