Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #saretu lehiaketa jarri du abian UEUk udako ikastaro bat doan egiteko aukera eskainiz

Dokumentuaren akzioak

#saretu lehiaketa jarri du abian UEUk udako ikastaro bat doan egiteko aukera eskainiz

2014/05/26 - Unibertsitatea.net
Twitter sare sozialean antolatutako ekimena da, eta helburu nagusia da udako ikastaroak ezagutara emateaz batera, erabiltzaileen sarea osatzea.

42. Udako Ikastaroak antolatu ditu UEUk aurten. Bada jardunaldi sorta horren karietara, #saretu lehiaketa jarri du abian Twitter sare sozialean ikastaroak ezagutara emateko eta erabiltzaileen sarea osatu ahal izateko. Horra hor, #saretu traolaren zergatia.

Lehiaketaren bitartez, irabazleak nahi duen ikastaroa egin ahal izango du doan. Gaurtik ostiralera bitartean izango da martxan ekimena, hau da, maiatzaren 26tik 30era. Parte hartzeko, txio bat idatzi besterik ez dago. Hori bai, baldintza batzuk bete behar ditu:

  • Lagunari aipatzen diozun ikastaroaren izenburua aipatzea, edota izenburuaren laburdura edo aipamena egitea.
  • Udako Ikastaroen webgunerako lotura orokorra (www.ueu.org/udako-ikastaroak) edo aipatzen den ikastaroaren lotura egitea. Loturak laburtzeko helbideak onartuko dira.
  • #saretu traola aipatzea txioan.

 

Irabazlea zozketa bidez aukeratuko da, Random aplikazioaren bitartez, eta ekainaren 3an, asteartean, emango da jakitera @ueu_orokorra kontuan eta www.ueu.org-n.