Dokumentuaren akzioak
Ebolaz arituko da Guillermo Quindos UPV/EHUren Mikrobiologiako katedraduna datorren asteazkenean
Ebolaren gaia purian dagoen honetan Guillermo Quindos UPV/EHUren Mikrobiologiako katedradunarekin gaixotasunaren gaineko solasaldia antolatu dute Bilbon.
"Beldurra ebolaren garaian" izeneko solasaldian besteak beste hitz egingo da ebola zer den, nola transmititzen den, sintomak zeintzuk diren, tratamenduak...
Solasaldia urriaren 15ean ospatuko da 19:00etan Bilboko Alondegian. Sarrera doakoa den arren, txartela eskuratu beharra dago Bilboko Alondegiko informazio-gunean.
Solasaldia UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Alondegiak elkarlanean sustatzen duten "Zientziateka" ekimenaren barruan kokatzen da.
(Iturria: Cuaderno de Cultura CientĂfica)