Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nazioarteko puntako ikertzaileak eta DBH eta Batxilergoko ikasleak aurrez aurre DIPC-ren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko puntako ikertzaileak eta DBH eta Batxilergoko ikasleak aurrez aurre DIPC-ren eskutik

2014/09/15 - Unibertsitatea.net
Topaketak antolatzen diren 6. urtea da eta aurten bi saio antolatuko dira, urriaren 2an (Bilbo) eta Abenduaren 15ean (Donostia).

DIPC-k (Donostia International Physics Center) top@DIPC-Zientziarekin solasean! topaketaren 6. edizioa antolatu du.

Topaketen helburua da Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko zaletasuna bultzatzea. Horretarako, batu egiten dituzte nazioarteko puntako ikertzaileak eta DBH eta Batxilergoko ikasleak.

2014rako bi dira antolatu dituzten saioak eta lau gonbidatu egongo dira, tartean bi nobel saridun:

* Urriak 2, Bilbo (Gran Via-ko BBK Aretoa):

 

* Abenduak 15, Donostia (Eureka! Zientzia Museoa):

  • Albert Fert, Fisikako Nobel Sariduna (2007).
  • Elena Cattaneo, Italiar errepublikako Zientzia Saria Medikuntzan eta Urrezko Domina (2001).

 

Topaketetan parte hartzeko izena eman behar da baina hurreratzeko aukerarik ez duten ikastetxeetako ikasleek saioak streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango dute.

Informazio guztia DIPC-ren webgunean.