Dokumentuaren akzioak
Berotze globala hasi da haitzuloetako tenperaturan eragiten
2014/07/14 - Unibertsitatea.net
Ikerketa, Esloveniako Postjna koban burutu dute 2009 eta 2013 bitartean eta datozen hamarkadetan berotze globalak haitzuloetan izan dezakeen eragina ohartarazi dute ikertzaileek.
Haitzuloetako tenperaturan berotze globalak eraginik duen jakiteko ikertzen aritu dira 2009tik 2013ra bitartean ikertzaile-talde bat.
Azterketa, Europako koba bisitatuenetako galeria batean eraman dute aurrera, Esloveniako Postjna leizean eta emaitzek ondorioztatu dute berotze globala hasi dela haitzuloen tenperaturan eragiten.
Ikertzaile taldeak berotze globalaren ondorioak nabariak datozen hamarkadetan izango direla ohartarazi dute eta besteak beste leizeetako labar-margoak kontserbatzeko arazoak egon daitezkeela jakinarazi dute.
Informazio gehiago SINC-en web gunean.