Dokumentuaren akzioak
Urumeako biztanleek naturarekin izandako harremanak ahozkotasunean nola eragin duen ari dira ikertzen Aranzadi Zientzia Elkartea eta Dobera Euskara Elkartea
Urumea ibaiaren (Gipuzkoa) arroaren inguruko biztanleek naturarekin izan duten harremana ari dira ikertzen Aranzadi Zientzia Elkartea eta Dobera Euskara Elkartea; harreman horrek, ostean, ahozkotasunean izandako eragina zein den jakiteko.
'Burbunak eta Etsayak' izenarekin ari dira lantzen proiektua: 150 animalia eta landare izenetik gora ari dira bilatzen; izen asko inoiz hiztegiratu gabekoak dira, eta galtzeko arriskuan zeudenak. Berreskurapen lan hori egiteko, guztira, 25 etxetan baino gehiagotan egin dituzte elkarrizketak.
Behin lana amaituta, bideo-dokumental bat eta liburu bat argitaratzeko asmoa erakutsi dute, eta herritarren parte hartzea sustatzeko, Facebooken orrialde bat ere ireki dute: Burbunak eta etsayak. Hona hemen ahozko ondareari buruzko dokumentalaren aurrerapen bat:
(Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea)