Dokumentuaren akzioak
Aurten elkarrizketatu ditugun euskal ikertzaile gazteen elkarrizketak bildu ditugu: 11 guztira
2014/07/17 - Unibertsitatea.net
Soziologia, informatika, kimika, publizitatea, matematika, ikus-entzunezkoak, biologia... hamaika gai, hamaika aurpegi, hamaika istorio interesgarri. Sei hilabetetan elkarrizketatu ditugun euskal ikertzaile gazteen elkarrizketak bildu ditugu.
Euskal ikertzaile gazteen lana ezagutzera emateko lanean dihardugu eta otsailetik uztailera elkarrizketatu ditugun ikertzaileen elkarrizketak bildu ditugu. Hamaika guztira.
Soziologia, informatika, kimika, publizitatea, matematika, ikus-entzunezkoak, biologia... hamaika gai, hamaika aurpegi, hamaika istorio interesgarri. Hona hemen:
- Estitxu Garai, Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua, Euskarazko publizitatea mundu elebidunean: "Gabezia ez da euskarazko publizitatearena, arazoa publizitate-agentzia handien lan egiteko erarena da".
- Itxaro Perez biokimikaria, Peptidasen aktibitatea eta heste lodiko minbizia: "Laborategi xumeetan ikerketa onak egiten dira, baina lotsagarria da geroz eta laguntza gutxiago izatea".
- Xabier Landabidea Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua, Belaunaldiak eta telebistarekiko harremanak: "Zoragarria da telebistak duen potentzialtasun kultural, sozial eta politikoa".
- Koldo Díaz Bizkarguenaga soziologoa, Facebook eta gazteen praktika sozialak: "Gazteek kalean aurkitzen ez duten espazio pribilegiatua dute Facebooken".
- Nagore Prieto kimikaria, Ingurumen-inpaktua hiri eta industria eraikinetan: "Instituzioek eginkizun garrantzitsua dute eraikinetako kutsatzaileak arautzeko".
- Asier Estevan Mugertza matematikaria, Ordena egituren zenbakizko irudikapena: "Gizarteak zientzia estimatu egin behar du, ondorengo belaunaldiak zientifikoki jantziagoak izan daitezen".
- Ekaitz Agirregoitia biologoa, ikertzaile euskaldunen harreman-sarearen garrantzia: "Euskaraz bizi garen ikertzaileontzat oso garrantzitsua da gure jardueretako zalantzak eta dinamikak gure hizkuntzan egitea".
- Amaia Pavon Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Nerabe eta lagun-taldeen ikus-entzunezkoen kontsumoa: "Nerabeek ikus-entzunezkoen bitartez interpretatzen dute mundua, eta haien bidez eraikitzen dute taldearen identitate soziala".
- Antton Alberdi biologoa, Plecotus macrobullaris saguzar belarrihandi alpetarra: "Ezinbestekoa iruditzen zait zientzialari guztiok dibulgazioari tarte bat eskaintzea".
- Iosu Razquin biologoa eta biokimikaria, mahastietako legamiekin ari da lanean: "Izaera berezi eta pertsonalitate handiagoko ardoak lortzea da gure helburua".
- Gorka Azkune informatikaria, adimen artifizialaren esparrua ikertzen dihardu: “Adimen artifizialean eta bere inguruko diziplinetan oso urruti gaude oraindik”.
Irailetik aurrera ikertzaile gazte gehiagoren lana gizarteratzeko gure lanarekin jarraituko dugu eta bagabiltza istorio berriak biltzen.
Orain artekoa interesgarria izan delakoan...