Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Landa-ingurunearen aukerak eta erronkak klima-aldaketaren aurrean" Workshopean parte hartzeko deialdia egin dute

Dokumentuaren akzioak

"Landa-ingurunearen aukerak eta erronkak klima-aldaketaren aurrean" Workshopean parte hartzeko deialdia egin dute

2014/10/16 - Unibertsitatea.net
Abenduaren 4an ospatuko da Bilboko Bizkaia Aretoan eta bertan parte hartzeko ekarpenak egiteko aukera dago urriaren 30era arte.

Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa zentroak Klimagune Workshopa antolatu du. Aurtengoa 5. edizioa da eta "Landa-ingurunearen aukerak eta erronkak klima-aldaketaren aurrean" da gaia.

Klimagune Workshopa klima-aldaketari buruz eztabaidatzeko zientzia-politika foroa da eta ezagutza, proiektuak eta garapenak partekatzea da helburua. Euskal gizartean eztabaida eraikitzailea sortu nahi da landa-ingurunearen erronkei, aukerei eta oztopoei buruz eta hori dela eta, gaian zeresana duten ikertzaile eta erabaki-hartzaileei beraien gogoeten ekarpenak egiteko deialdia ireki dute.

Gai hauetan hausnartu nahi da batik bat:

  1. Nekazaritza eta abeltzaintza-sistemak.
  2. Baso-kudeaketa.
  3. Energia, garraioa eta landa-ingurunearekin lotzen diren beste sektore batzuk.
  4. Giza portaera, heziketa eta politika publikoen rola.
  5. Hiritar/landatar dualtasuna eta lurralde-antolamendurako eredu sozioekologiko berriak.

 

Proposamenak urriaren 30a aurretik bidali behar dira eta euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz aurkeztu daitezke.

Abenduaren 4an ospatuko da UPV/EHUren Bizkaia Aretoan eta doako jardunaldi publikoa den arren, izena eman behar da abenduaren 2a aurretik.

(Iturria: BC3)