Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Urdaibai Bird Centerrek Urdaibaiko Biosfera Erreserban prestakuntza-praktikak egiteko bi beka eskaini ditu

Dokumentuaren akzioak

Urdaibai Bird Centerrek Urdaibaiko Biosfera Erreserban prestakuntza-praktikak egiteko bi beka eskaini ditu

2014/06/27 - Unibertsitatea.net
Langabezian dauden gazte tituludunentzat zuzendurik dauden bekak dira eta Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza daukate.
Urdaibai Bird Centerrek Urdaibaiko Biosfera Erreserban prestakuntza-praktikak egiteko bi beka eskaini ditu

Irudia: Urdaibai Bird Center

Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak burutzeko beken programa ireki du Urdaibai Bird Centerrek. Dibulgazio zientifikoa sustatzea, gazteek turismo arloan esperientzia izatea eta inguru naturalen balioaren ezagutza bultzatzea ditu helburu.

Bi beka eskainiko dira eta prestakuntza-praktikaren iraupena 4 hilabetekoa izango da, uztailaren 10etik urriaren 10era. Eskaera egin nahi duten gazteek honako baldintzak bete behar dituzte:

  • Prestakuntza hasten den unean gehienez 25 urte izatea.
  • Langabezian egotea.
  • Turismo unibertsitate-titulua edo natura turismoarekin erlazionatutako ikasketak izatea.
  • Hizkuntzen ezaguera izatea (euskara, ingelesa, frantsesa ...).


Parte hartzaileek 30 orduko lan-praktikak burutuko dituzte eta 2.000 euroko ordainsaria izango dute, lau hilerokotan ordainduta.

Izena emateko epea irekita dago uztailaren 7ra arte eta “Urdaibai Bird Center natura turismoko bekak” atalean bete beharko da eskaera orria.

(Iturria: Urdaibai Bird Center)