Dokumentuaren akzioak
Nafarroako Unibertsitateak obesitatea eta 2 motako diabetesa ekiditeko proiektu baterako boluntarioak behar ditu
Nafarroako Unibertsitateak obesitatea eta 2 motako diabetesa ekiditeko mundu mailako proiektu batean parte hartzeko boluntarioak behar ditu.
Guztira 315 dira behar dituen boluntarioak, alegia, beraien osasunaz arduratuta dauden eta gehiegizko pisua edo obesitatea duten 10-18 eta 25-70 urte bitarteko pertsonak.
Helburua 2 motako diabetesa eta obesitatea ekiditeko bizi patroi egokiena bilatzea izango da. Horretarako mundu mailan aldi berean egingo den ikerketa baten parte izango da Nafarroako Unibertsitateak gidatuko duena.
Interesa duenak 948.42.57.44 telefono zenbakira deitu dezake edo voluntariosnut@unav.es helbidera idatzi.
(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea)