Dokumentuaren akzioak
Itzulpengintza eta literatura Deustuko Unibertsitateak antolatutako topaketetako protagonista
2014/04/01 - Unibertsitatea.net
Camiños de ida e volta / Joan-etorriko bideak ekitaldia apirilaren 3an ospatuko da eta Isaac Xubín eta Joxemari Sestorain itzultzaileek hartuko dute parte.
Deustuko Unibertsitateak Camiños de ida e volta / Joan-etorriko bideak topaketa antolatu du apirilaren 3an.
Ekitaldiak, itzulpengintzaren eta literaturaren gaineko hausnarketa sustatu nahi du eta bi itzultzailek parte hartuko dute:
- Isaac Xubín: Harkaitz Canoren "Pasaia Blues" nobela galegora itzuli duen itzultzailea.
- Joxemari Sestorain: Lois Pereiro poeta galiziarraren testuak euskaratu dituen itzultzailea.
Topaketa Ikasketa Galiziarren Katedrak, Euskal Ikasketen Institutuak eta Euskal Irakaslegoak antolatu dute eta ostegunean ospatuko da goizeko 11.00etan Bilboko Deustuko Unibertsitateko 153 ikasgelan.
Bertaratzeko izena ematen behar da ondorengo helbidean: euskal.gaiak@deusto.es
(Iturria: Deustuko Unibertsitatea)