Dokumentuaren akzioak
Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk
2014/09/10 - Unibertsitatea.net
Edozeini zabaldutako deialdia da baina bereziki baloratuko dira autore gazteen lan-proiektu indibidualak eta talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak. Proiektuak irailaren 15etik urriaren 31ra aurkeztu behar dira.
UEUk unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du.
Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlokoa izan daiteke baina bereziki baloratuko dira autore gazteen lan-proiektu indibidualak eta talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak.
Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da eta bakoitzaren diru-zenbatekoa berriz 1.000 eurokoa.
Proiektuak irailaren 15etik urriaren 31 bitartean aurkeztu behar dira eta oinarriak eta gainerako informazioa Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsak: 2014ko deialdia gunean aurkituko duzu.