Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitateko graduondoko ikasleentzat etxebizitza alokairu merkeak, Bilbon ekintza solidarioak egitearen truke

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitateko graduondoko ikasleentzat etxebizitza alokairu merkeak, Bilbon ekintza solidarioak egitearen truke

2014/07/16 - Unibertsitatea.net
"Gazte solidarioentzako udal-etxebizitzen programa"ren bitartez, 35 urtetik beherako ikasle unibertsitarioek alokairu merke bat izango dute. Trukean, Otxarkoaga eta Bilbo Zaharreko auzoetako ekintza solidarioetan parte hartu beharko dute.

Gazte solidarioentzako udal-etxebizitzen programan izena emateko epea ireki berri dute Deustuko Unibertsitateak eta UPV/EHUk.

Unibertsitate bietako graduondokoren baten matrikulatuta egon beharra dago programan parte hartzeko eta 35 urtetik behera izatea. Ekimenak, etxebizitza partekatuak eskaintzen ditu Bilbon, hilean 55 euroren truke (honi argiaren eta uraren gastuak gehitu behar zaizkio). Ordainetan ikasleek, Otxarkoaga eta Bilbo Zaharreko ekintza solidarioetan kolaboratuko dute.

Izena emateko kontutan hartu ondorengoak:

  • UPV/EHU:
    • Noiz: uztailak 15-irailak 20.
    • Lekua: Leioako Errektore Eraikinean edo Sarrikoko informazio gunean.
  • Deustuko Unibertsitatea:
    • Noiz: uztailak 15-uztailak 20.
    • Lekua: Eskaneatuta acogida@deusto.es helbidera bidalita edo unibertsitateko Ikaslearen Arretarako Bulegoan.

 

2014/2015 ikasturtean 50 izan ziren ikasle onuradunak: UPV/EHUko 45 ikasle eta Deustuko Unibertsitateko bost.

(Iturria: Deustuko Unibertsitatea)