Dokumentuaren akzioak
Nazioarteko ikasleek ez dute selektibitaterik egingo estatuko unibertsitateetan sartzeko
Espainiako Hezkuntza Sailak  estatuko unibertsitateetara ikastera etorri nahi duten ikasleentzako  selektibitate proba deuseztatu du. Erreformarekin estatuko  unibertsitateetako mugak zabaltzea eta nazioarteko ikasle gehiago  jasotzea da helburua.
Urtero, estatuko unibertsitateetan ikasi  nahi duten nazioarteko 7.000 ikaslek egiten dituzte sartze proba hauek  eta neurri honekin ikasle berrien eskariak gora egitea espero dute  unibertsitateek.
Hala ere, oraindik ere nota igo nahi duten nazioarteko ikasleek selektibitateko proba espezifikora aurkezteko aukera izango dute. Edozein kasutan unibertsitateek sartze proba propioak egiten jarraitzeko aukera ere izango dute. Hauetan, bereziki ikasleek batxilergoan jasotako batazbesteko nota hartuko da kontutan baina baita ere esaterako ikasleen formazio akademikoa eta profesionala.
(Iturria: El PaĆs)