Ziztu bizian
Gaitasun komunikatiboak hobetzeko ikastaroa Gasteizko EHUko Ingeniaritza Eskolan
Nazioartean aritzen den ToastMasters Clubaren berri izan eta bere jarduera jarraitzen ibili ondoren, Ingeniaritzako Eskolako irakasle talde bati Gasteizen inplementatzea otu zaie
Munduaren Oroimena aro digitalean: amnesia kolektiboa ekiditeko jakintza babestu behar da
Irailean burutu zen, UNESCOk antolaturiko ondare dokumentalaren digitalizazio eta zaintzeari buruzko nazioarteko konferentzia. Vancouver-en (Kanada) 500 aditu baino gehiago bildu ziren eta aldarrikapen bat adostu zuten eragile orok praktikara eraman ahal izateko
2012/2013 Ikasturte irekiera ekitaldia egin zuen atzo Udako Euskal Unibertsitateak
Udako ikastaroek 40 urte bete dituzte aurten eta Karmele Artetxe zuzendariak UEUk denbora honetan zehar egindako ekarpena nabarmendu zuen. Era berean, eratzear den gobernu berriari iaz kendutako diru partida izendua berrezartzeko eskaria luzatu zion. Ekitaldia Martin Orberen hitzaldiarekin eta berari eskainitako UEUren I. Merezimendu Sariarekin osotu zen
"Baina, lagunak, ez ote da garaia gizarteak apurka-apurka ohitura batzuk alda ditzan? Kirolarekin mirespen gutxiago eta praktika gehiago, alegia"
Arestikoa "ALDIRI. Arkitektura eta abar" aldizkariaren 11. aleko editorialaren esaldia dugu, oraingo honetan kirola aztergai izango delako. Frontoien arkitekturaren edo kirola hiri-guneetan txertaketaren ikuspegitik hitz egingo digute zenbaki honetako egile batzuk
Nafarroako Unibertsitateko 10 ikaslek Arkitektura Eskolako "Club Solar Decathlon" zabaldu dute
Ikasle taldeak datozen bi ikasturtetan etxebizitza-prototipo bat sortu eta garatuko du, nazioarteko sariketa unibertsitario honen hurrengo edizioan aurkezteko.
UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru poltsarako deialdia ireki du
Edonori zuzenduta egon arren, batez ere, orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnei dago begira. Era honetan egileen eremua hedatzen joatea nahi da, unibertsitate mailako testuak idazten hasi berri direnak langintza honetan eskarmentua dutenei gehituz
Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XII. astea azaroan ospatuko da
SPRI taldeak koordinatuko ditu datorren azaroaren 5etik 18ra bitartean emango diren ekimen ezberdinak. Antolatzaileek aurtengo ekimenerako aukeratu duten leloa "hazi zientziarekin" izango da, beraien hitzetan "konpromiso bat adierazi nahi duelako iraunkortasunarekin eta berrikuntzak egin ditzakeen ekarpen guztiekin".
Nafarroako eta Nafarroa Behereko kultura ondare materiagabea biltzeko asmoz NUPek jardunaldia antolatu du
Ondare ez-materialaren artxiboa ezagutzera emango dute urriaren 30ean antolatu den jardunaldian, duela 7 urte hasitako egitasmoaren emaitza. Proiektuak euskarri ezberdinetan 1.130 testigantzatik gora jaso ditu 315 herritan.
Nafarroako Unibertsitatean azukredun edarien kontsumo ohiturei buruzko ikerketa batek saria jaso du
Ikerketaren emaitzaren arabera, ahoratzen ditugun azukredun edariek sindrome metabolikoa garatzeko arriskua handitzen dute. Unibertsitate bertako 8.157 ikasleei egindako sei urteko jarraipenean oinarritu da ikerlana. Saria Espainiako Epidemiologia Elkarteak eman die.
UNEDek hezkuntza-edukiak atzitzeko plataforma irekia eratu du: UNED Abierta
Plataforma honetan hezkuntza-baliabide eta material irekiak (Open Educational Resources edo OER) bildu eta sailkatu dituzte. Modu erraz batean eskuratu daitezke eduki-mota edo unibertsitatearen zabaltze-kanalen bidez.
Unibertsitatea.net-ek Android aplikazio bi garatu ditu: "Zer, non ikasi" eta "Iragarkien ohola"
Aplikazioak Google Play-n aurkitzen dira eta bertatik sakelako telefonora deskargatu ditzakezu. Era honetan unibertsitateen biltegiko informazioa are hurbilago eta eskurago jartzea lortu dugu eta aldi berean, iragarkien zerbitzua azkarrago erabili ahal izango da. Klik batera zaude... probatu!
Tesiak 3 minututan: zientzia-zabalkunderako lehiaketa bitxia NUP-en
Queensland Unibertsitatean (Australia) antolatu zuten lehendabizikoz 2008an eta lortutako arrakasta ikusirik Australiako, Zelanda Berriko eta Fijiko hainbat unibertsitatek nazioarteko lehenbiziko lehiaketa egin zuten 2010an, eta urtez urte, gero eta parte hartzaile gehiago dauzka.
Iberiar Penintsulako eleaniztasunari buruzko mintegia Madrileko Complutensean
Madrileko Unibertsitate Complutenseko Euskal Filologia Sailak, Etxepare Institutuaren laguntzarekin, antolatu dituen jardunaldiak datorren azaroaren 28 eta 29an egingo dira unibertsitateko paraninfoan.
Emakume zientzialarien ekarpena ezagutarazteko hitzaldi zikloa Bilboko Bidebarrieta Kulturgunearen eskutik
"Emakumeak zientzia egiten dute" izenburua daraman ekimen honen bitartez nahi da, historiak baztertu dituen emakume ikerlari batzuen aitortza bilatzea eta beraien zientzia-lanak aztertzea.
Fisika kuantikoari koloreak atera dizkiote
Fisika kuantikoaren "tunel efektua" ikertu du Javier Aizpuruak fisikariak nazioarteko lan-talde bateko kide bezala eta emaitzak Nature aldizkarian argitaratu berri dituzte
Lurralde bizigarriagoak berreraikitzeko alternatiba bila
Pasa den ostiralean Bizikidetzarako Arkitektura Topaketak, BAT, egin ziren Bilbon. Hiria, gizartea, arkitektura, hiritarrak, arkitektoak, bizikidetza, hirigintza, planifikazioa, garapena, hausnarketa, alternatibak, lurralde-antolaketa... elementuen gogoetatik abiatutako ariketa.
Itzulpengintzari buruzko bloga: 31 eskutik
Euskararen erabilerari buruzko testuak argitaratuz argibide didaktikoak proposatzea helburu duen egitasmoa dugu. Egunero testu bat, 31 partaideen eskutik, idazteko asmo dute.
Erdi Aroko paisaia eta bizimodua aztergai bioarkeologiaren argipean
«Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arkeologia Goi Erdi Aroko Europan (V-X mendeetan)» Nazioarteko jardunaldiak antolatu dira Gasteizen azaroaren 15tik aurrera. Letren Fakultateko Areto Nagusian garatuko den topaketa honek diziplina anitzetatik datozen hizlarien parte hartzea izango du.
Irudikatu "gadget" bat: ariketa praktikoa ingeniaritza ikasleentzat
Bulegorako edo etxerako gailu elektronikoa asmatzeko erronka bota die Deustuko Ingeniaritzako ikasleei, Konputagailuen Arkitektura irakasgaiaren irakasleak
Uztarok, giza eta gizarte-zientzietako aldizkaria, 82. alea erdietsi du
1990. urtetik arlo ezberdinetako lanak kaleratzen ditu: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia. UEUk, Jokin Apalategiren zuzendaritzapean, argitaratzen dituen aldizkari akademikoetako bat da Uztaro.
Barrutik Berritzen Jardunaldia: enpresaritzan lanak ere euskaraz
Negozioen Kudeaketa Graduko ikasleei Enpresa Zientzien inguruko hitzaldiak eskaintzea helburu duten jardunaldietan, jakintza-arlo honetan ere edukiak euskaraz zabaldu daitezkeela erakutsi nahi izan da.
Iruña-Veleiari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra, eztabaida argitzeko hurrengo urratsa
Polemika handia eta luzea Iruña-Veleiako ostrakek sortu dutena... Hobe esanda, haien datazioen eta idazkunen interpretazioek sortu dute iskanbila ez hain zientifikoa, tamalez. Okerrena da esparru zientifikotik kanpo geratu direla aurkikuntza horien argitze lanak
Jaizkebelen ondare kultural eta naturalari buruzko sinposioa
Aranzadi Zientzia Elkarteak (UPV/EHU, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Lezo, Pasaia eta Hondarribiko Udalen laguntzarekin) antolatu duen ekimena azaroaren 23 eta 24an izango da Lezoko Gezala Auditorioan.
Diseinuko goi-mailako arte-ikasketak ezartzeko dekretua onartu da
Gobernu Kontseiluak dekretuz erabaki du, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eskariz, Diseinuko goi mailako arte-irakaskuntzak ezartzea haien bi lerroetan: Diseinu Grafikoa eta Barne Diseinua.
SocialTechBook ikerketa-proiektuaren helburua irakurketa, liburua eta teknologiaren arteko lotura aberastea
Liburuaren eta irakurketa ereduaren paradigmaren aldaketa ezagutzen ari dugun honetan, etorkizuneko liburuari buruzko gogoeta egitera behartuta gaude. Egitasmo honen helburu nagusia litzateke, hau definitzen laguntzea: “etorkizuneko liburua eta irakurketa”.
Bidasoako XII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa, azaroaren 27-tik aurrera
Zinemaldi honetan, aurreko edizioetan bezala, aro historikoei buruzko atalak mantenduko dira, hala nola Paleolitikoa, Egipto, Antzinatea, Erdi Aroa eta Erdi Aro ondokoari eskainiak, beste kontinenteetako kulturetako adierazpenekin osotuz.
Doktore-tesi bik aztergai dute etxebizitza-eskubidearen arazoa eta demokrazian sakontzea
UPV/EHU-n aurten defendatu diren ikerketek gaurkotasun handiko eta egunotan hizpide diren arlo bi jorratzen dituzte.
Ipar Hegoa fundazioak “Euskal Estatuari bidea zabaltzen” azterlana argitaratuko du
Hiru liburuxketan argitaratuko den idazlan bilduma honek, ekarpen kualifikatu bat egin nahi dio euskal Estatua eraikitzeko beharrari eta horren bideragarritasunari. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) proiektuan lagundu du.
"Play Nano" ekimena, jolastu bitartean nanozientzia ezagutu
Hiritarrei zientzia hurbiltzeko saiakera atsegina izan da, zientzia-eragile ezberdinen sostenguz burutu zen ekimen hau. Europa mailan garatzen ari den egitasmoaren baitan kokatzen da eta zientziaren dibulgazioa du helburu nagusitzat.
Deustuko Unibertsitatean 2013/14 ikasturterako eskaintzan berritasunak
Datorren ikasturteko eskaintza akademikoan hiru gradu berri aurkeztuko dira: Nazioarteko Harremanak, Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea gradu bikoitza eta Lehen Hezkuntza.
Euskararen erabilera sustatzeko bideo laburren lehiaketa antolatu du UPNA/NUPek
"Euskera aukera" bideo laburren lehiaketa UPNA/NUPeko unibertsitarioei, irakasleei, ikerlariei eta administrazioko zein zerbitzuetako langileei dago zuzenduta. Ekimenak ikus-entzunezkoak baliatuz unibertsitatean euskararen erabilera sustatzea du helburu.
"Voyager 1" espazio-zunda eguzki sistema zeharkatzeko puntuan dago
1977an hasi zuen "Voyager 1" espazio-zundak bere bidea eta egun eguzkitik 18.500 milioi kilometrora dago. Arduradunen esanetan 2 hilabete eta 2 urteren arteko epean gaindituko du eguzki sistema.
Unibertsitate mailako euskarazko liburuen erakusketa Nafarroako Liburutegian
619 liburuk osatzen duten bildumako 150 liburu erakutsiko dira erakusketan. Hala ere, EIREk eta Nafarroako Liburutegiak sinatutako hitzarmenari esker bilduma osoa liburutegiko 2. solairuan kontsultatzeko aukera egongo da erakusketa amaitu ostean.
UEUko Udako Ikastaroetarako proposamenik?
2013koa 40+1 edizioa izango da eta uztailaren 1etik 24ra bitartean antolatuko da Eibarren, Baionan eta Iruñean.
Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta nazioarteko puntako zientzialariak aurrez-aurre Bilbon
"top@dipc zientziarekin solasean!" ikasleen eta nazioarte mailako puntako ikerlarien arteko bilgunea da. Abenduaren 18an ospatuko da baina bertaratzerik ez duenak streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango du.
Urdaibaiko hegazti urtarrak ezagutzeko ikastaroa
Helburua da Urdaibain ikusi daitezkeen hegazti urtarren ekologiari, biologiari eta fenologiari buruzko oinarrizko ezagutzak jasotzea eta hauek atzemateko, ezagutzeko eta identifikatzeko oinarrizko arauak ezagutzea. Ikastaroa Urdaibai Bird Centerrek antolatu du.
Dislexia argitzen lagunduko duen ikerketa gidatu da Euskal Herritik
Dislexia zerk eragiten duen ikertzea du helburu ikerketak eta horretarako lehenengo eta bigarren hezkuntzako 5.000 haurrekin egin da lan. Emaitzak 2013ko udaberrian emango dituzte jakitera.
Arte Ederretako ikasleen obrak ikusgai egongo dira Bilbon
Aurtengoa 24. edizioa da eta bertan Arte Ederretako ikasleen ehun bat obra erakutsiko dira. Edizio honetako artista gonbidatua Jon Mikel Euba izango da.
Lau gaztetik hiruk sare sozialetara jotzen dute informazio bila
Katalunian egindako azterketa baten arabera 16-30 urte bitarteko gazteen %28,8ak soilik irakurtzen du egunkaria erregulartasunez.
2013ra arte!!
Oporretara goaz baina urtarrilaren 7a arte. Hala ere zuen esku uzten ditugu: iragarkien atala, Otarreako apunteen txokoa, Blog Komunitatea, Euskal Herriko unibertsitateek eskaintzen dituzten ikasketen gaineko informazioa ematen duen Zer, non ikasin... eta gogoratu twitter eta facebooken ere jarraitu gaitzakezula.
EHUskARABANda euskararen aldeko jaia UPV/EHUko Arabako Campusean
Ruper Ordorika, Kike Amonarriz eta Joseina Etxeberria urreratuko dira besteak beste Gasteizen abenduaren 20an antolatu den jaialdira.
Elikagai-dastatzea egiteko pertsonen bila dabil Leartiker
Dastatze bakoitzaren iraupena 15 bat minutukoa izango da eta probatze bakoitzeko 8 eta 10 euro bitartean eskuratzeko aukera dago.
Panama oihaneko hektarea erdi aztertu dute artropodoen bila
6.144 espezietako 129.494 artropodo aurkitu dituzte 8 urtetan zehar luzatu den ikerketan. Bertan, 21 herrialdetako 102 ikerlarik parte hartu dute.
UPV/EHUren azterketa baten arabera euskal gazteriaren %16a antisoziala da
EAEko 12-16 urte bitarteko 3.026 gazte eta hauen familiak aztertu dituzte eta emaitzen arabera %6ak profil antisoziala du eta beste %10ak berriz profil hori garatzeko arrisku oso altua.
Nutrivideo lehiaketaren 5. edizioa antolatu du Nafarroako Unibertsitateak
Lehiaketaren helburua da 13 eta 18 urte bitarteko gazteen artean elikadura osasungarriaren garrantzia sustatzea eta bideoak aurkezteko epea otsailaren 17an bukatzen da.
Toribio Echevarria sarien 23. edizioa antolatu dute
Sorkuntza eta berrikuntza teknologikoa ardatz duten ekimenak sustatzea eta bultzatzea da sarien helburua.
Peru Abarka Lehiaketak literatura eta ilustrazioa batu nahi ditu
Narraziorik onena eta aukeratutako narrazio hori ilustratuko duen ilustraziorik onena aukeratu nahi ditu Peru Abarka Album Lehiaketak.
Santimamiñeko kobako ondorengoak dira ziur aski gaur egungo Urdaibaiko biztanleak
Antzekotasunak aurkitu dituzte duela 4.000 urteko hezur-arrastoen DNAren eta gaur egungo biztanleenaren artean. Ikerketa besteak beste Agiri Arkeologia Kultura Elkartearekin eta Estrasburgoko Unibertsitatearekin elkarlanean burutu du UPV/EHUk.
Kafe hondarren propietate antioxidatzailea ikertu dute
Kafe hondarrei oso erabilera txikia ematen zaie eta urtean sortzen diren 20 miloi tona kafe hondarren gehiengoak zakarretan bukatzen du.
Lurreko urik zaharrena atera dute zientzialari errusiarrek
Volstok lakua Antartikan dago, 4 kilometroko izotzaren azpian. 20 milioi urte biosferatik isolatuta daramatzala estimatzen da eta orain, 3.406 metro zulatu ondoren lakuko izotz zati bat ateratzeko aukera izan dute zientzialari errusiarrek.
Informatikari Euskaldunen Bilkurak telefonia izango du ardatz
Maiatzaren 9an ospatuko da Informatikari Euskaldunen Bilkura eta aurtengo gai nagusia telefonia izango da. Esparru honetan izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea da helburua eta horretarako deialdia zabaldu dute.
Unibertsitatean zer ikasi erabakitzen laguntzeko orientaziorako azokak hasi dira
Ez da lan erraza izaten zer ikasi nahi den aukeratzea eta besteak beste lan hori errazteko unibertsitateek orientaziorako azokak antolatzen dituzte. EHUk larunbat honetarako antolatu du lehena.
Euskarazko Tesien III. Koldo Mitxelena Sariak banatu dira
UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak antolatzen dituzte sariak eta euskarazko ikerketa bultzatzea dute helburu.
Unibertsitatean zer ikasi erabakitzen laguntzeko orientaziorako azokak II
Ez da lan samurra izaten zer ikasi nahi den aukeratzea eta besteak beste lan hori errazteko unibertsitateek orientaziorako azokak antolatzen dituzte. Gaur, Mondragon Unibertsitateak urtarriletik maiatzera antolatu dituen saioen berri emango dugu.
Unibertsitatean zer ikasi erabakitzen laguntzeko ate irekiak IMHn
Unibertsitatera sartzeko dauden ikasleentzako orientazio azokak eta ate irekien saioak antolatzen hasita daude unibertsitateak. Gaur Elgoibarko IMHren Txandakako Ingeniaritza Eskolak antolatutakoen berri emango dugu.
Asteroide bat lurrera hurreratuko da otsailaren 15ean
Asteroide txikia eta iluna den arren prismatikoekin ikusteko modukoa izango da. Lurretik 27.000 kilometrora pasatuko da otsailaren 15ean.
Jatordu nagusia 15.00ak aurretik edo ostean egiteak eragina du pisua galtzerako orduan
Gehiegizko pisudun 420 parte hartzaile 20 astez aritu dira dieta mediterraneoan oinarritutako tratamenduan eta goizago jaten zutenek pisu gehiago galdu omen dute. Murtziako, Harvard-eko eta Tufts-eko unibertsitateetako ikerlariek egin dute ikerketa.
Ate irekiak Deustuko Unibertsitatean
Otsaila eta maiatza bitartean hiru dira Deustuko Unibertsitateak Bilboko eta Donostiako campusetan antolatu dituen ate irekien saioak.
Biodibertsitatearen IV. Biltzarra datorren astean ospatuko da Bilbon
Aurtengo edizioa Neiker-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakunde publikoak koordinatuko du Bilbon. Aurreko edizioak Segovian, Blanesen eta Granadan ospatu dira.
CAF-Elhuyar sarietan lanak aurkezteko epea asteon bukatzen da
Zientzia-gaien dibulgazioa, oro har, eta idazle berriak, bereziki, sustatzeko asmoz sortu ziren 1994an CAF-Elhuyar Sariak. Aurtengo edizioan parte hartzeko aukera urtarrilaren 31an bukatzen da.
Ez da unibertsitarioentzako Seneca bekarik egongo datorren ikasturtean
Seneca mugikortasun beka duela 13 urte sortu zen eta 2012/2013 ikasturtean 2.000 bekatik gora esleitu ziren.
Zer, non ikasi: unibertsitateko ikasketen bilatzailea
Zer, non ikasik unibertsitate desberdinetako graduko ikasketak gune bakar batean biltzen ditu eta egun 11 unibertsitate edo zentro atxikiren 76 ikastegitako 334 titulaziotik gorako informazioa eskaintzen du.
"Android programazioaren hastapenak" ikastaroa on-line
10 ordutako ikastaroa da, doakoa, on-line eta MOOC metodologia erabilita. Izena ematea irekita egongo da otsailaren 18tik apirilaren 31ra arte.
Alemaniako lan eskaintza Europako gazte langabetuentzat: thejobofmylife.de
Alemanian betetzeko arazoak dituzten lanpostuak estaltzea da helburua eta Europar Batasuneko 18-35 urte bitarteko gazte langabetuei dago zuzenduta.
Aurre-matrikula sasoia da unibertsitatean
Behin zer ikasi definituta duzunean aurre-matrikula egin beharko duzu unibertsitatean. Unibertsitate batzuek dagoeneko aurre-matrikula epea irekita dutela jakizu, beste batzuek berriz asteon zabaldu dute...
UEUko Ekonomia Sailak "Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da" hitzaldia antolatu du bihar
Hitzaldia bihar ospatuko da (otsailak 5) eta hizlariak Itzarri Consulting-eko Jabier Lertxundi eta Koikili Lertxundi izango dira. Bestalde hitzaldiarekin gaur egun bizi dugun krisi global honetatik irteteko bideak badaudela erakustea eta horren gaineko hausnarketa egitea lortu nahi da.
Elikadura, geografia, antzerkigintza, informatika, argazkigintza... UEUren udaberriko eskaintza
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Eibarko Ikastetxe Nagusiko udaberriko eskaintza aurkeztu du, etengabeko prestakuntza herritar guztiei zabaltzeko asmoz.
Arte Ederretako graduondoko ikasleek beraien lanak erakutsiko dituzte Miarritzen
17 ikasleren formatu handi eta txikiko 34 artelanek osatzen dute erakusketa: margoak, grabatuak, eskulturak, instalazioak...
Aldiri arkitektura aldizkariak industria-sektorearen eraldaketa-prozesuari buruzko artikuluak jasotzeko deialdia egin du
UEUren arkitektura-hiruhilabetekariak, Aldirik, industria-sektorearen eraldaketa-prozesuari lotutako artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu du. Laburpenak martxoaren 15a baino lehen bidali behar dira.
Oviedoko Unibertsitatearen ondarea on line: Gaudeo
Gaudeo-k, unibertsitateko Eraikin Historikotik bisitaldi birtuala egiteko aukera ematen du eta era honetan ikusgai egiten ditu ordura arte jendearentzako ikusezinak zirenak: bitxi bibliografikoak, arte lanak, altzariak eta gainerako objektuak.
"Arkitektura Teknikoa" zena "Eraikuntzan Gradua" deituko da azkenean
Arkitektura Teknikoa "Eraikuntzako Ingeniaritza" izendatzera pasatu zen Bolognarekin baina Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen. Universidad de Navarrak jakinarazi du ANECAk "Eraikuntzan Gradua" izena onartu duela. Aldaketak izenean soilik eragingo du, ez ikasketa planetan ezta konpetentzia profesionaletan.
Industria Ingeniariei zuzendutako Fuentes Dutor Beka aurkeztuko da gaur
Beka Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak (COIINA) eta UPNA/NUPek antolatzen dute industria ingeniaritzari lotutako proiektuak, azterketak eta ikerketak bultzatzeko.
Biopolimeroetako aditu europarrentzako zita astelehenean Markina-Xemeinen
Bertan "Development of Biopolymers " hitzaldia eskainiko du biopolimeroetan aditua den Luc Averous Estrasburgoko Unibertsitateko irakasleak.
Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia otsailaren 19an hasiko da
"Punto de vista" fikziozkoa ez den zinema berritzaileenaren aldeko jaialdia da eta 8. edizioa da aurtengoa. Atal ofizialean 10 herrialdekotako 17 filmek parte hartuko dute.
Urdaibai Bird Center-en egiteko ikerketa eta dibulgazio bekak
Natura eta Ingurumenarekin zerikusia duten unibertsitate ikasketak dituzten gazte langabeei zuzendutako 4 prestakuntza-praktika dira eta 9 hilabeteko iraupena izango dute.
"Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da" hitzaldiaren materiala sarean jarri du UEUko Ekonomia Sailak
Hitzaldia otsailaren 5ean antolatu zen eta hizlariak Itzarri Consulting-eko Jabier Lertxundi eta Koikili Lertxundi izan ziren. Hitzaldia osatzen duten bi bideoak eta aurkezpen dokumentua on line jarri dituzte nahi duenak kontsultatu ditzan.
Gazte zientzialarien talentua bultzatzeko "Google Science Fair 2013" lehiaketa
Sariketa mundu guztiko 14-18 urteko gazteei dago zuzenduta eta lanak apirila amaiera arte aurkezteko epea dago.
Wert Legeaz arituko dira Berriozarren antolatutako jardunaldietan
Iruñeako Ezkerraberri Fundazioak antolatu du jardunaldia eta bertan, Kataluniako, Valentziako, Galiziako eta Euskal Herriko ordezkariek parte hartuko dute. Martxoaren 9an ospatuko da Berriozarren.
"Ideia-laborategiak" gaia landuko da aurtengo Komunikaldiak jardunaldian
Jardunaldia martxoaren 20an egingo da Garaia berrikuntza gunean, Arrasaten. Aurtengo gaia "Ideia-laborategiak" izango da.
Unibertsitatera sartzeko hautaproba ekainean egingo da
EAEko eta Nafarroako ikasleek ekainaren 5, 6 eta 7an egingo dute unibertsitatera sartzeko proba. Hautaproba gutxienez 2014ra bitartean mantenduko da.
Hirinet atariak "Kazetari gazteak" lehiaketa antolatu du Araban
12 eta 18 urte bitarteko gazte arabarrei dago zuzenduta eta sariketaren helburua da kazetaritza-zaletasuna eta euskararen erabilera sustatzea.
Aiora Jaka: “Etengabe neukan gure Sarri gogoan. Nire tesia irakurtzen irudikatzen nuen, irribarre erdi batekin ahoan”
UPV/EHUn itzulpengintza eta interpretazioa ikasi ondoren doktoratu den lehena izan da Aiora Jaka. Doktoretza tesia Joseba Sarrionandia idazle eta itzultzaileari buruz egin du.
Matematikari Euskaldunen I. Topaketa antolatu du UEUk
Topaketetan parte hartzeko komunikazioak bidaltzeko deialdi irekia egin dute. Epea apirilaren 10ean bukatuko da.
"Euskal Estatuari bidea zabaltzen" mintegia Eibarren
Ipar Hegoa Fundazioak eta UEUk "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bilduma argitaratu zuten eta liburu hauetatik eratorritako gogoetak zabaltzeko eta sakontzeko mintegia antolatu dute martxoaren 9an Eibarren.
FIEP 2013 Graduondokoen Nazioarteko Azoka Bilbon ospatuko da gaur arratsaldean
Euskal Herrian emango duten hitzaldi bakarra Ertzilla Hotelean (Bilbo) izango da gaur arratsaldean eta bertan azokako zentro parte hartzaileen (30 zentrotik gora) graduondoko ikasketa eskaintza azalduko da.
Aldaketa klimatikoak Nafarroako Pirinioetako pinuaren eta pagoaren hazkundeari nola eragiten dion ikertuko dute UPNA/NUPen
UPNA/NUPeko Juan A. Blanco ikertzaileak Nafarroako Pirinioetako klimaren, baso kudeaketaren eta basoen hazkundearen arteko harremanak ikertzeko laguntza jaso du Europa mailan bere lana lehiatu eta irabazle suertatu ostean. Lau urtetako ikerketa gauzatzeko laguntza izango du.
UEUren atxikimendu kanpaina: Ni ere, UEU
Kanpainarekin elkartea ezagutzera ematea eta proiektuarekiko atxikimenduak jasotzea nahi da. UEUrekin lotura estua duten pertsonek parte hartu dute kanpainan: Juan Mari Arzak sukaldariak, Pedro Miguel Etxenike fisikariak, Gorka Otxoa aktoreak, Ilaski Serrano kazetariak...
Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketak ospatuko dira uztailean
Jardunaldien ildo nagusia "Egungo Ikerlerroak" izango da eta topaketarako komunikazioak bidaltzeko deialdia ireki dute.
Emakume langileak eta UEU
UEUk omenaldi txiki bat egin nahi die emakume guztiei eta bereziki UEU osatu duten eta osatzen dutenei: langileak, bazkideak, kolaboratzaileak... Ezkutuan edo agerian, isilik edo ozen... baina UEUko egituran emakumearen presentzia eta lana beti izan da garrantzitsua eta aberatsa.
Ekonomiari buruzko blog berria: "Ekonomiaz jantzi. UEUko ekonomia sailaren talaia"
UEUko Ekonomia Sailak bloga sortu du. Bertan sailean egiten diren lanen berri emateaz gain UEUtik aparteko erakundeek eta norbanakoek ekonomiaz eta euskaraz sortutako edukiak zabalduko dira.
Arnasketa infekzio larriagatik ospitaleratutako 0-3 urteko haurren gaineko ikerketa batean UPV/EHUko irakasle biren artikuluak hartu ditu kontutan The Lancet aldizkariak
Hasiera batean The Lancet zientzia aldizkari ospetsuak mundu osoko 5.955 artikulu aukeratu zituen bere ikerketa gauzatzeko baina azkenean 79 artikulurekin geratu zen, tartean UPV/EHUko Emilio Pérez-Trallero eta Eduardo González Pérez-Yarza irakasleenak.
2012ko Euskadi Ikerketa Saria Luis Vega Gonzalezi eman diote, UPV/EHUko Analisi Matematikoko katedradunari
Luis Vega mundu guztian da ezaguna deribatu partzialen ekuazioei buruzko lanengatik eta baita Fourier-en Analisiei buruz egindakoengatik. 1995etik da Analisi Matematikoko katedraduna UPV/EHUn.
Oihan Vitoria: “Ikus-entzunezko enpresei zuzendu nahi nieke webgunea, esparru profesionalean ezagutzera ematea baita bilatzen dudana”
Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzuneko komunikazioko gradua amaitzar dago Oihan Vitoria eta unibertsitatean eginiko lan guztiak bere webgune berrian plazaratu ditu.
UPNA/NUPeko Ikasle Batzordeak antolatzen duen "Udaberriko karpa" apirilaren 12an izango da
"Udaberriko karpa" jaialdiaren 27. edizioa da aurtengoa eta CD Amayan ospatuko da apirilaren 12an. Sarrerak Arrosadiako campusean jarriko dira salgai jaialdia baino aste bete lehenago.
"Krisia Nafarroa Garaiko ikuspegitik" hitzaldia Iruñean
Martxoaren 22an izango da UEUko Ekonomia Sailak eta Euskokultur Fundazioak antolatutako hitzaldia eta Henrike Galarza izango da hizlaria.
Urdaibai Bird Center-ek "Hodeiekiko lilura" hitzaldia antolatuko du bihar meteorologiaren mundu mailako egunarekin bat eginez
Hodeiak gizakiarentzat behatzeko errazenak diren fenomeno meteorologikoetako bat dira baina aldi berean ez zaie arreta gehiegirik jartzen hartzen duten itxurari, beste fenomeno meteorologikoekin duten erlazioari... Hitzaldia bihar izango da (martxoak 21) Urdaibai Bird Center-en egoitzan.
Intentsitate handiko ariketa fisikoa onuragarria da bihotzarentzat
Erresuma Batuan gauzatu den ikerketa batek ondorioztatu du ariketa fisiko bizia onuragarria dela bihotzarentzat. Bertan UPV/EHUko Sara Maldonado Martín doktoreak parte hartu du.
UPV/EHUko Medikuntzako Graduko plazak ezbaian
2012/2013 ikasturtean baino 100 plaza gutxiago eskainiko dira irailean eta honekin gaur egungo eskolen eta praktiken kalitatea hobetzea lortu nahi da.
Mondragon Unibertsitateak Bilbon izango du formazio zentroa: MU-BBF. Bilbao Berrikuntza Faktoria
Formazio zentroa espezializatuta egongo da berrikuntzan eta ekintzailetasunean eta bereziki zuzenduko da unibertsitateko ikasleei, langabezian dauden pertsonei eta enpresa eta erakundeei.
Hiru dimentsioak soinu bihurtzen dituen betaurrekoak itsuentzat
Ekolokalizazioan oinarritutako teknologia dute betaurrekoek eta itsuari aurrean duena identifikatzen laguntzeko tresna izan nahi dute. Betaurrekoak 2013 amaieran merkatuan izatea da asmoa.