Dokumentuaren akzioak
Ipar Hegoa fundazioak “Euskal Estatuari bidea zabaltzen” azterlana argitaratuko du
Ipar-Hegoa Fundazioak bultzaturiko egitasmo honetan parte hartu duten adituen artean, alor eta ezagutza ezberdinetakoak aurkitu daitezke, besteak beste, Xabier Isasi, Gaindegiaren lehendakaria; Ane Larrinaga, Soziologian doktorea; Iñaki Antiguedad, Hidrologian katedraduna; Julen Zabalo, Geografian doktorea; Mario Zubiaga, Politika Zientzietan doktorea; edo Txoli Mateos, Soziologian doktorea.
Azterlana hiru liburukietan banatu dute, hiru izan direlako lan-esparruak: Herrigintza eta Erakundeak, Herritartasuna eta Kultura, eta Lurraldea eta Sozioekonomia.
Europan eta munduan euskal Estatu batek eraikitzeko izango lituzkeen aukerez eta gabeziaz egiten da gogoeta eta azterlanean agertzen diren hainbat arazori irtenbidea emateko Estatua ezinbesteko tresna politikoa dela erakutsi nahi dute.
Bihar, azaroak 29, izango da lanaren aurkezpena Bizkaiko Foru Artxibategian goizeko 11:30etan.