Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aldiri arkitektura aldizkariak industria-sektorearen eraldaketa-prozesuari buruzko artikuluak jasotzeko deialdia egin du

Dokumentuaren akzioak

Aldiri arkitektura aldizkariak industria-sektorearen eraldaketa-prozesuari buruzko artikuluak jasotzeko deialdia egin du

2013/02/11 - Unibertsitatea.net
UEUren arkitektura-hiruhilabetekariak, Aldirik, industria-sektorearen eraldaketa-prozesuari lotutako artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu du. Laburpenak martxoaren 15a baino lehen bidali behar dira.

Aldirik, UEUren arkitektura-hiruhilabetekariak, artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu du bere blogetik.

Buzo urdinak, amantal zuriak izenpean argitaratuko den 15. zenbakia prestatzen ari dira eta bertan azken hamarkadan lurralde-antolakuntzak industriaren sektorean izan duen eragina hausnartu nahi dute.

Hori dela eta, industria-sektorearen eraldaketa-prozesuari lotutako artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu dute: industria ondarearen berreskurapenaz, industrialde-ereduen alternatibak, industria-lurzoruen etorkizunaz….

Laburpenak martxoaren 15a baino lehen bidali behar dira aldiri@ueu.org helbide elektronikora.

Informazio guztia Aldiri blogean aurkituko duzu.