Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Barrutik Berritzen Jardunaldia: enpresaritzan lanak ere euskaraz

Dokumentuaren akzioak

Barrutik Berritzen Jardunaldia: enpresaritzan lanak ere euskaraz

2012/11/19 - Unibertsitatea.net
Negozioen Kudeaketa Graduko ikasleei Enpresa Zientzien inguruko hitzaldiak eskaintzea helburu duten jardunaldietan, jakintza-arlo honetan ere edukiak euskaraz zabaldu daitezkeela erakutsi nahi izan da.

Bilboko Enpresa Zientzien Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU), "Barrutik Berritzen" Jardunaldiak antolatu dira berriki Negozioen Kudeaketa Gradua titulazioaren lerroan.

Jardunaldiak osotu dituzten hitzaldien helburua, 2012/2013. ikasturteko ikasleei, Graduaren Bukaerako Lana (GBL) egiteko ereduak ematea izan zen. Eta bide batez, GBL-a euskaraz egitearen garrantzia azpimarratzea. Partaideak eta bakoitzaren gaiak honexek izan ziren:

  • Galder Guenaga: Enpresak bisitatzea: ikasteko modu aktibo eta berritzailea
  • Mª Angeles Intxausti: Elkarlanen bitartez lehiakortasuna hobetu automobilgintzako sektoreko enpresetan
  • Eider Bidaurratzaga: Etorkizuneko estrategia ETEetan "Future Garage" prozesuaren bidez
  • Mª Jesus Luengo: Erakundeen lehiakortasuna hobetzen EFQM ereduaren bidez
  • Ander Alvarez: EFQM ereduaren aplikazioa administrazio publikoan

 

UEUko Ekonomia Saileko kidea den Unai del Burgok, Hezkuntza-erakundeen kudeaketa orekatua: EFQM ereduan oinarritutako Balanced Scorecard “akademikoa” aurkezpena egin zuen, Negozioen Kudeaketa Graduaren baitan 2011/2012 ikasturtean, Unaik defendatutako (GBL) eratortzen den ikerkuntzaren aurkezpena, hain zuzen. Unibertsitatea.net bertan "Otarrean" eskuratu daiteke.