Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Lurralde bizigarriagoak berreraikitzeko alternatiba bila

Dokumentuaren akzioak

Lurralde bizigarriagoak berreraikitzeko alternatiba bila

2012/11/12 - Unibertsitatea.net
Pasa den ostiralean Bizikidetzarako Arkitektura Topaketak, BAT, egin ziren Bilbon. Hiria, gizartea, arkitektura, hiritarrak, arkitektoak, bizikidetza, hirigintza, planifikazioa, garapena, hausnarketa, alternatibak, lurralde-antolaketa... elementuen gogoetatik abiatutako ariketa.

BAT ariketa teoriko praktikoa izan da, eragile ezberdinen arteko hausnarketa kolektiboa. Hirigile, arkitekto eta hiri-ekintzaileen lanak aztertuz espazioaren berrantolatzerako proiektu eta erreminta alternatiboak bilatu nahi izan zuten partaideek. Denek buruan bizikidetza eta bizigune bizigarriagoak erdiestea helburu zutelarik, gogoeta kolektibo saioa burutu zuten.

Hiri-ekologia arloa lantzen dabilen Zaramarik antolatu ditu jardunaldiak. Beraien arabera "sormena eta hiritarren parte-hartzean oinarritzen den garapen iraunkor modeloen inguruan lan egiten duen ideia-produktora bat da". Topaketa hauetaz gain beste ekimen eta tailer sorta antolatzen dituzte ingurugiroaren zaintza, kultura, hirigintza, aktibismoa, etab. landuz.