Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Android programazioaren hastapenak" ikastaroa on-line

Dokumentuaren akzioak

"Android programazioaren hastapenak" ikastaroa on-line

2013/01/31 - Unibertsitatea.net
10 ordutako ikastaroa da, doakoa, on-line eta MOOC metodologia erabilita. Izena ematea irekita egongo da otsailaren 18tik apirilaren 31ra arte.

UEUk eta Asmozek Android sistema eragileari buruzko ikastaroa antolatu dute: Android programazioaren hastapenak.

Ikastaroa informatikariei edo programatzeko zaletasuna duen edonori dago zuzenduta eta hauek dira bertan landuko diren edukiak:

  • Android sistemari sarrera.
  • Android programazioa: artearen egoera (HTML5, multiplataforma, SDK).
  • Programazioaren oinarrizko kontzeptuak: bistak, aktibitateak...
  • SDK eta Eclipse: azalpena eta instalazioa.
  • Alde praktikoa: ariketak.

 

10 ordutako ikastaroa da, doakoa, on-line eta MOOC metodologia erabilita. Izena ematea irekita egongo da otsailaren 18tik apirilaren 31ra arte eta informazio gehiagorako Android Programazioaren hastapenak gunera jo dezakezu.