Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitatea.net-ek Android aplikazio bi garatu ditu: "Zer, non ikasi" eta "Iragarkien ohola"

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitatea.net-ek Android aplikazio bi garatu ditu: "Zer, non ikasi" eta "Iragarkien ohola"

2012/11/05 - Unibertsitatea.net
Aplikazioak Google Play-n aurkitzen dira eta bertatik sakelako telefonora deskargatu ditzakezu. Era honetan unibertsitateen biltegiko informazioa are hurbilago eta eskurago jartzea lortu dugu eta aldi berean, iragarkien zerbitzua azkarrago erabili ahal izango da. Klik batera zaude... probatu!

Zer, non ikasi

"Zer, non ikasi" aplikazioa Euskal Herriko unibertsitateen graduko titulazioen bilgunea da. Bilatu intereseko duzun ikasketa hainbat modutan: jakintza-alorraren arabera, unibertsitatearen arabera, lurraldeka...
Behin bilaketa-emaitzak aurrean dituzula, datu zehatzak kontsultatu ahal izango dituzu aurrean duzun zerrendako izenburuetan klik eginez. Aukeratuko graduaren informazio zehatza izango duzu pantaila aurrean.

 

Iragarkien ohola

"Iragarkien ohola" aplikazioa post-it interaktiboa da. Ikasleek, irakasleek, gazteek, helduek, edozein pertsonak bere iragarki laburrak idatzi eta zabaltzeko baliagarria den aplikazioa. Zuzenean zure sakelakotik www.unibertsitatea.net webgunean editatu ahal izango dituzu iragarkiak.
Hauek zabaltzeaz gain, "Iragakien ohola"ren bidez jaso ere egingo dituzu zure mugikorrean eta harremanetan jar zaitezke egilearekin.