Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskarazko Tesien III. Koldo Mitxelena Sariak banatu dira

Dokumentuaren akzioak

Euskarazko Tesien III. Koldo Mitxelena Sariak banatu dira

2013/01/18 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak antolatzen dituzte sariak eta euskarazko ikerketa bultzatzea dute helburu.
Euskarazko Tesien III. Koldo Mitxelena Sariak banatu dira

Ezkerretik hasita: Iñaki Lazkano, Larraitz Zubeldia, Arantxa Otegi eta Karlos Ibarguren. Irudia: UPV/EHU

Euskarazko ikerketa bultzatzeko sortu zituzten UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Sariak.

Sariak bi urterik behin deitzen dira eta bost jakintza alorretan banatzen dira. Aurtengo edizioko irabazleak hauek izan dira:

 

Zientzia Esperimentalak: Hutsik geratu da.

Ikasketa Teknikoak:

  • Irabazlea: Arantxa Otegi Usandizaga
  • Tesia: Hedapena informazioaren berreskurapenean: hitzen adiera desanbiguazioaren eta antzekotasun semantikoaren ekarpenak.
  • Tesiaren zuzendariak: Eneko Agirre Bengoa eta Xabier Arregi Iparragirre.

Osasun Zientziak:

Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak:

  • Irabazlea: Iñaki Lazkano Arrillaga.
  • Tesia: Bigarren aukeraren auzia eta itxaropenaren izaera etikoa Krzysztof Kieslowskiren azken garaiko zineman.
  • Tesiaren zuzendaria: Iñigo Marzabal Albaina.

Giza Zientziak: