Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Biopolimeroetako aditu europarrentzako zita astelehenean Markina-Xemeinen

Dokumentuaren akzioak

Biopolimeroetako aditu europarrentzako zita astelehenean Markina-Xemeinen

2013/02/15 - Unibertsitatea.net
Bertan "Development of Biopolymers " hitzaldia eskainiko du biopolimeroetan aditua den Luc Averous Estrasburgoko Unibertsitateko irakasleak.

Leartiker, Markina-Xemeinen kokatuta dagoen materiale polimerikoetan espezializatutako ikerketa zentroa da eta otsailaren 18rako biopolimeroen garapenari buruzko jardunaldia antolatu du.

Bertan "Development of Biopolymers " hitzaldia eskainiko du Luc Averous-ek, biopolimeroetan aditua den Estrasburgoko Unibertsitateko irakasleak.

Izan ere, munduko zientzialariak polimeroen inguruko hainbat ikerketetan murgilduta daude: ingurumen inpaktua gutxitzeko erraztasun handiagoarekin degradatzen diren polimeroak ikertzen edo karbono aztarnak murrizteko bizi-iraupen luzeagoa duten kontsumo ondareetako biopolimero berriak garatzen.

Hitzaldia otsailaren 18an izango da 9:30etatik 11:30etara Leartiker-en egoitzan. Informazio gehiago Leartikeren web gunean.