Dokumentuaren akzioak
Toribio Echevarria sarien 23. edizioa antolatu dute
2013/01/09 - Unibertsitatea.net
Sorkuntza eta berrikuntza teknologikoa ardatz duten ekimenak sustatzea eta bultzatzea da sarien helburua.
Eibarko Udalak eta Bic Gipuzkoa Berrilanek Toribio Echevarria Sarien 23. edizioa antolatu dute.
Sarien helburua da sorkuntza eta berrikuntza teknologikoa ardatz duten ekimenak sustatzea eta bultzatzea eta bi kategoriatan banatzen da:
- Enpresa Asmoak: Euskal Herrian jaio edo bertan bizi diren pertsonei zuzendutakoa.
- Enpresak: ezaguera edo eta zientzia-teknologia arloetako enpresei zuzendutakoa.
Agiriak aurkezteko azken eguna otsailaren 6a da eta informazio guztia Toribio Echevarria Sariak gunean aurkituko duzu.