Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru poltsarako deialdia ireki du

Dokumentuaren akzioak

UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru poltsarako deialdia ireki du

2012/10/24 - Unibertsitatea.net
Edonori zuzenduta egon arren, batez ere, orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnei dago begira. Era honetan egileen eremua hedatzen joatea nahi da, unibertsitate mailako testuak idazten hasi berri direnak langintza honetan eskarmentua dutenei gehituz

UEUk, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, euskarazko ekoizpen akademikoa bultzatu nahi du eta, era berean, zeregin honetan esperientziarik ez dutenei laguntza ematea, euskal komunitate zientifikoa indartzearen alde.

Hartara, bereziki baloratuko dira bai autore gazteen lan-proiektu indibidualak bai eta talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak. Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlokoa izan daiteke: antropologia, antzerkilaritza, arkitektura, artea, bertsolaritza, ekonomia, filosofia, fisika, glotodidaktika, historia, hizkuntzalaritza, ikasketa klasikoak, informatika, itzulpen-gintza, kazetaritza eta komunikazioa, kimika, fisika, klimatologia eta meteorologia, literatura, matematika, musika, natur zientziak, osasuna, pedagogia, psikologia, sexualitatea, soziologia, soziolinguistika, zuzenbidea, kultura-gaiak, folklorea nahiz gastronomia.

Deialdiaren ezaugarri nagusiak honek dira:

  • Proiektua, lan-jarduerak oro eta lanaren erredakzioa euskaraz burutuko dira.
  • Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, poltsa esleitzen den egunetik hasita (salbuespenak onar ditzake epaimahaiak, egileek hala espreski eskatuta).
  • Poltsa bakoitzaren diru-zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.
  • Lanek argitaratu gabeak izan behar dute. Sorkuntza-lanak zein saiakera-lanak kasuan originalak izan behar dute.
  • Sorkuntza-lanen zein saiakera-lanen kasuan, autoreak berak erabakiko du jakintza-arloa, eta titulua nahiz edukiak.

Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2012ko urriaren 15etik azaroaren 15era arte egongo da zabalik, biak barne.

Eskabideen arauak, esleipen prozedura, betebeharrak, etab. zehaztasunez ezagutzeko HEMEN aurkituko duzu informazioa.