Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Biodibertsitatearen IV. Biltzarra datorren astean ospatuko da Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Biodibertsitatearen IV. Biltzarra datorren astean ospatuko da Bilbon

2013/01/28 - Unibertsitatea.net
Aurtengo edizioa Neiker-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakunde publikoak koordinatuko du Bilbon. Aurreko edizioak Segovian, Blanesen eta Granadan ospatu dira.

Bi urterik behin antolatzen da Biodibertsitatearen IV. Biltzarra eta aurtengo edizioa otsailaren 6tik 8ra izango da Bilbon.

Aurtengo ekitaldiaren koordinazioa Neiker-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakunde publikoaren esku dago eta datorren astean ospatuko da UPV/EHUko Paraninfoan, Bilbon.

Informazio guztia Biodibertsitatearen IV. Biltzarra gunean aurkituko duzu.