Dokumentuaren akzioak
Iruña-Veleiari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra, eztabaida argitzeko hurrengo urratsa
Antolatzaileen helburua egoera hau gainditzeko urrats sendoak ematea da jardunaldi hauen bitartez: "... Besteak beste, zientziak eskaintzen dituen eta orain arte jorratu ez diren hiru alderdi goitik behera aztertuko ditugulako: datazioak, kata kontrolatuak eta indusketa lanen auditoriak, eta, horiez gain, eztabaida ahalik eta zabalena".
Euskararen Jatorria Elkartearen eskutik etorriko diren adituen artean Edward Harris dugu, arkeologian alorrean ikerlari ezaguna metodologia baten sortzaile delako "Harris matrizea" hain zuzen ere. Berarekin batera jardungo dute (egitaraua):
- Antonio Rodriguez Colmenero, Santiago Compostelako Unibertsitateko Antzinako Historiako katedratiko emeritu, epigrafista eta arkeologoa.
- Sevillako Centro Nacional de Aceleradoreseko teknikaria eta fisikan doktorea den Francisco Javier Santos.
- Arkeologia Museoko Paleopatologia Saileko arduraduna, Joaquin Baxarias.
- Luis Silgo Arkeologian doktorea eta Valentziako Kulturako Erret Akademiako Ikerketa Iberikoen Saileko kidea.
- Antonio Arnaiz Madrilgo Complutenseko irakaslea.
Izena emateko irunaveleiaargitu@gmail.com helbidera idatzi eta zalantzak edo informazio osagarria eskuratzeko 688 887 301 telefonora deitu dezakezu.