Dokumentuaren akzioak
Alemaniako lan eskaintza Europako gazte langabetuentzat: thejobofmylife.de
  2013/02/01 - Unibertsitatea.net
    
                   Alemanian betetzeko arazoak dituzten lanpostuak estaltzea da helburua eta Europar Batasuneko 18-35 urte bitarteko gazte langabetuei dago zuzenduta.
                
            
            
        
                             
                             Alemaniako Gobernuak eta bertako Lan Agentzia federalak Europar Batasuneko gazte langabetuei zuzenduriko webgunea sortu dute: thejobofmylife.com
Alemanian betetzeko arazoak dituzten lanpostuak estaltzea da helburua eta Europar Batasuneko 18-35 urte bitarteko gazte langabetuei dago zuzenduta.
Webgunean lanpostuez gain beste eskaintza batzuk ere egiten dira: lanbide bat ikasteko aukera eta ondorengo praktikaldia enpresetan, babes ekonomikoa, curriculumak eta etxe-aldaketa egiteko orientazioa...
Webgunea alemanez dago soilik baina aurki aterako omen dute bertsio ingelesa.