Dokumentuaren akzioak
"Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da" hitzaldiaren materiala sarean jarri du UEUko Ekonomia Sailak
2013/02/20 - Unibertsitatea.net
Hitzaldia otsailaren 5ean antolatu zen eta hizlariak Itzarri Consulting-eko Jabier Lertxundi eta Koikili Lertxundi izan ziren. Hitzaldia osatzen duten bi bideoak eta aurkezpen dokumentua on line jarri dituzte nahi duenak kontsultatu ditzan.
UEUko Ekonomia Sailaren helburua, ekonomiarekin lotutako ezagutza gizarteratzea da, modu erraz eta kritikoan, beti ere Euskal Herria ardatz edo abiapuntu bezala hartuta.
Ildo horretatik "Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da" hitzaldia antolatu zuten otsailaren 5ean Bilbon. Hizlariak Itzarri Consulting-eko Jabier Lertxundi eta Koikili Lertxundi izan ziren eta bertan landu ziren gaien materiala on line jarri dute:
- Hitzaldiko bideoa: 2 zatitan igo dute youtuben UEUk duen kanalera.
- Hitzaldiaren aurkezpen dokumentua: Otarrea dokumentu biltegira igo dute nahi duenak eskuragarri izateko: