Dokumentuaren akzioak
Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XII. astea azaroan ospatuko da
2012/10/26 - Unibertsitatea.net
SPRI taldeak koordinatuko ditu datorren azaroaren 5etik 18ra bitartean emango diren ekimen ezberdinak. Antolatzaileek aurtengo ekimenerako aukeratu duten leloa "hazi zientziarekin" izango da, beraien hitzetan "konpromiso bat adierazi nahi duelako iraunkortasunarekin eta berrikuntzak egin ditzakeen ekarpen guztiekin".
Hartara, "berrikuntza" arloan diharduten hainbat eragilek aste horretan zehar ekitaldi sorta antolatuko dute Bizkaiko zenbait herrietan. SPRI Taldea aste honetako ekitaldiak zabaltzen eta koordinatzen arituko den arren ekimen bakoitzak bere sustatzailea izango du:
- WOSLAB*2012, “The world of Sustainable Laboratory”: izenekoaren 1. edizioa laborategi iraunkorraren munduari buruzko berrikuntzak, praktika hobeak eta dimentsio berriak ezagutzeko eta zabaltzeko nazioarteko topagune bihurtuko da, MAITE Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik.
- @asLAN 2012 Tour Teknologikoa: Sareko konbergentzia digitalak eta cloud zerbitzuen garapenak erakunde eta enpresa txikiengan duten eragina aztertzeko hitzaldi sorta. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatuta.
- Smart Grid Sektorearen Kanadako Enpresa eta Instituzioen Misioaren azalpena SPRI y TECNALIAren bitartez.
- Berrikuntza Soziosanitarioko ETORBIZI Sarearen Ate Irekien Jardunaldia.
- Business Global Conference+i berrikuntza, teknologia eta jakintzari buruzko erreferentziazko biltzarra da Euskal Autonomi Erkidegoan.
- Berrikuntzarako Sormena, Kudeaketa Aurreratua. Gaiker-IK4-k antolatuko duen jardunaldia.
- ERA-NET JARDUNALDIA. I+G proiektuak nazioarteko lankidetzan.
- Teknologi transferentziaren prozesua: Kasu arrakastatsuak. Jardunaldi hau Zientziaren Astearen barruan kokatuta dago eta Basque Enterprise Europe Network Partzuergoak antolatzen du.