Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketak ospatuko dira uztailean

Dokumentuaren akzioak

Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketak ospatuko dira uztailean

2013/03/11 - Unibertsitatea.net
Jardunaldien ildo nagusia "Egungo Ikerlerroak" izango da eta topaketarako komunikazioak bidaltzeko deialdia ireki dute.

UEUko Hizkuntzalaritza Sailak Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketak antolatu ditu uztailean.

Jardunaldien ildo nagusia "Egungo Ikerlerroak" izango da eta era honetan hizkuntza aztergai duten jakintza-arlo guztietan egiten ari diren proiektuei edota tesi-lan guztiei eman nahi zaie tokia.

Topaketetarako komunikazioak bidaltzeko deialdia irekita dago apirilaren 12a arte eta kontuan hartu jardunaldia uztailaren 4an izango dela, Eibarren.

Informazio gehiago ueu365 blogean duzu.