Dokumentuaren akzioak
"Euskal Estatuari bidea zabaltzen" mintegia Eibarren
Ipar Hegoa Fundazioak eta UEUk "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bilduma argitaratu zuten eta liburu hauetatik eratorritako gogoetak zabaltzeko eta sakontzeko mintegia antolatu dute.
Mintegian landuko den gai nagusia "Herritartasuna eta Naziotasuna" izango da eta hauxe da egitaraua:
- 09:45-10:00. Mintegiaren aurkezpena.
- 10:00-10:50. Herritartasuna eta Naziotasuna:
- Proposamena: Julen Zabalo.
- Proposamenari zehaztapenak: Ander Iturriotz, Gaizka Aranguren, Joseba Etxarri.
- 10:50-11:50. Eztabaida.
11:50-12:20. Atsedena.
12:20-13:00. Nolako Euskal Herritarrak? - Herritarrak eta atzerritarrak: Iker Iraola.
- Herritartasun ereduak eskolan: Txoli Mateos.
- Gizon eta emakume herritarrak. Parte hartzea eta kultura herritarra: Mila Amurrio.
- 13:00-14:00. Eztabaida.
Mintegia Txoli Mateos eta Julen Zabalok koordinatuko dute eta martxoaren 9an antolatuko da UEUren Eibarko Egoitza akademikoan, Markeskoa Jauretxean.
Mintegian parte hartzeko interesa duenak aurretik eman behar du izena iparhegoafundazioa@labsindikatua.org helbidean edo 944706915 zenbakira deituta.
Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bilduma
Mintegiari bide eman dion liburu bilduma Ipar Hegoa Fundazioak UEUrekin elkarlanean sortutakoa da. Hiru liburuxkek osatzen dute eta UEUren dendan dituzu eskuragarri: