Dokumentuaren akzioak
Urdaibai Bird Center-en egiteko ikerketa eta dibulgazio bekak
2013/02/19 - Unibertsitatea.net
Natura eta Ingurumenarekin zerikusia duten unibertsitate ikasketak dituzten gazte langabeei zuzendutako 4 prestakuntza-praktika dira eta 9 hilabeteko iraupena izango dute.
Urdaibai Bird Center-ek eta BBK Fundazioak Urdaibaiko Biosferako Erreserban burutuko diren ikerketa eta dibulgazio beken deialdia egin dute.
Natura eta Ingurumen Zientziekin erlazioa duten unibertsitate ikasketen tituludun langabeei zuzendutako prestakuntza-praktikak dira. Guztira 4 beka dira eta egingo diren lanak Urdaibai Bird Center-eko ikerketa lerro eta proiektuen dibulgazio zientifikoarekin erlazionatuta egongo dira.
9 hilabeteko iraupena izango dute (apirilaren 2tik abenduaren 31ra) eta eskaera egiteko epea martxoaren 6an bukatzen da.
Informazio guztia Urdaibai Bird Center-eko gunean aurkituko duzu.