Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Erdi Aroko paisaia eta bizimodua aztergai bioarkeologiaren argipean

Dokumentuaren akzioak

Erdi Aroko paisaia eta bizimodua aztergai bioarkeologiaren argipean

2012/11/14 - Unibertsitatea.net
«Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arkeologia Goi Erdi Aroko Europan (V-X mendeetan)» Nazioarteko jardunaldiak antolatu dira Gasteizen azaroaren 15tik aurrera. Letren Fakultateko Areto Nagusian garatuko den topaketa honek diziplina anitzetatik datozen hizlarien parte hartzea izango du.

EHUko GIPyPAC taldeak antolatu duen nazioarteko mahai-inguruan, alor eta jakintza ezberdinetako adituak elkartuko dira Erdi Aroko gizarteari buruzko gogoeta berria egiteko baina animalien eta naturaren hondakinen ikerketatik  abiatuta. Bioarkeologia diziplinartekoa erabiliz, iraganeko ohitura ekonomikoen eta ingurugiroaren azterketak garatu dira eta, ondorioz, lortu da garai hartako gizarteari buruzko ezagutza zabaltzea.

Antolatzaileen esanetan "Nahiz eta erregistro bioarkeologikoen analisi historikoen lehenengo saiakuntzak Erdi aroko Europa hegoaldeko asentamenduetan 70.eko hamarkadan hasi, gaur egun ikerketa mota hauek noizbehinkako eta puntualak jarraitzen izaten dute. Horregatik, bere ekarpena iraganeko gizartearen ulermenean oraindik partziala edo zatikakoa da."

Hortaz, konferentzia hauek atzerapen honekin apurtzeaz gain Goi Erdi Aroko nekazaritza eta abeltzaintza-jarduerak aztertzeko helburua dute. Hemen duzu hitzaldien egitaraua, posters eta ponentzien laburpenak.