Dokumentuaren akzioak
"Arkitektura Teknikoa" zena "Eraikuntzan Gradua" deituko da azkenean
Unibertsitateko ikasketak Bolognako planera egokitu zirenean polemika sortu zen Arkitektura Teknikoko ikasketekin. Hiru urteko karrera izatetik lau urteko gradu izatera pasatu zen eta "Eraikuntzan Ingeniaritza Gradua" izendatzea onartu zuen Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak.
Hala ere, ondoren, Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen izenburua "Eraikuntzako Ingeniaritza" izenak nahasmena sortzen zuelako eta ez zelako argi geratzen zein izango zen ikasle horien ondorengo lanbidea.
Orain, Universidad de Navarrak jakinarazi du unibertsitateak berak proposatutako "Eraikuntzan Gradua" izena onartu egin duela ANECAk (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación). Aldaketak izenean soilik eragingo du, ez ikasketa planetan ezta konpetentzia profesionaletan.
UPV/EHUk ere Eraikuntza Ingeniaritzako Gradua eskaintzen du baina ez du oraindik aldaketa honen berri eman.