Dokumentuaren akzioak
Irudikatu "gadget" bat: ariketa praktikoa ingeniaritza ikasleentzat
Deustuko Unibertsitateak antolatu duen "Deusto Emprende" jardunaldietarako ariketa praktikoa proposatu die Konputagailuen Arkitekturako irakasleak bere ikasleei: taldeka, bulego zein etxerako gailu elektroniko bat asmatzea, diseinatzea eta garatzea.
Urrian ariketa honi hasiera eman zioten egitasmoaren lehen urratsarekin: "ideiagintza". Metaplan dinamika bitartez, erabiltzailearen ikuspegitik beharrizanak zerrendatu zituzten, hutsuneak eta hobekuntzak nabarmenduz. Jarraian, bigarren urratsean, diseinatzailearen perspektibatik lan eginez, gabezi horiek konponduko zituen "gadget" bakoitzaren ezaugarriak definitu zituzten.
Hemendik aurrera egitasmoa zehaztapenean fasean sartuko da, bazterketa prozesuaren bidez: hainbat beharrizan eta konponbide posibleen artean bakarra hautatu beharko dute, azkenik, gailua sortu ahal izateko.
Tresnaren diseinuan sakondu ondoren, ikasle talde bakoitzak promozio-bideoa grabatu behar zuen. Maila teorikoan geratu arren honek izan dira emaitzak.