Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Iberiar Penintsulako eleaniztasunari buruzko mintegia Madrileko Complutensean

Dokumentuaren akzioak

Iberiar Penintsulako eleaniztasunari buruzko mintegia Madrileko Complutensean

2012/11/07 - Unibertsitatea.net
Madrileko Unibertsitate Complutenseko Euskal Filologia Sailak, Etxepare Institutuaren laguntzarekin, antolatu dituen jardunaldiak datorren azaroaren 28 eta 29an egingo dira unibertsitateko paraninfoan.

Antolatzaileek soziolinguistika jorratzea nahi izan dute gaurkotasun handiko diziplina delako, beraz jardunaldiak gaiarekin interesa duen edonori zuzenduta daude eta ez soilik filologoei.

Eleaniztasuna ondare kulturala legez gordetzea eta gizartearentzat elementu aberasgarria dela ezagutaraztea dira mintegiak lortu nahi dituen helburuak. Iberiar Penintsularen esparruaren baitan hainbat hizkuntza (galegoa, portugesa, katalana, euskara eta gaztelera) harremanetan egoteak eleaniztasunaren hainbat aspektu zuzenean ikertzea ahalbidetzen du:

Mintegira (egitaraua) bertaratzen diren partaideei dokumentazioa ez zaie banatuko, webgune honetan eskuratu dezaketelarik hitzaldi bakoitzaren informazioa (bideo-estekak, word dokumentuak...).