Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Panama oihaneko hektarea erdi aztertu dute artropodoen bila

Dokumentuaren akzioak

Panama oihaneko hektarea erdi aztertu dute artropodoen bila

2012/12/20 - Unibertsitatea.net
6.144 espezietako 129.494 artropodo aurkitu dituzte 8 urtetan zehar luzatu den ikerketan. Bertan, 21 herrialdetako 102 ikerlarik parte hartu dute.

Panama oihaneko hektarea erdi goitik behera sakon aztertu dute 21 herrialdetako 102 ikerlarik. Bertako artropodoak zenbatzea zen helburua eta 8 urtez aritu dira zeregin horretan.

Besteak beste aurkitutako intsektuak, araknidoak eta krustazeoakĀ  sailkatu ostean zera jakinarazi dute, 6.144 espezietako 129.494 artropodo aurkitu dituztela.

Honek esan nahi du landare espezie bakoitzeko 20 artropodo espezie daudela, hegazti espezie bakoitzeko 83 eta ugaztun espezie bakoitzeko berriz 312.

Smithsonian Tropical Research Institutek gidatu du ikerketa eta emaitzak Science aldizkarian argitaratu dituzte.