Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Munduaren Oroimena aro digitalean: amnesia kolektiboa ekiditeko jakintza babestu behar da

Dokumentuaren akzioak

Munduaren Oroimena aro digitalean: amnesia kolektiboa ekiditeko jakintza babestu behar da

2012/10/18 - Unibertsitatea.net
Irailean burutu zen, UNESCOk antolaturiko ondare dokumentalaren digitalizazio eta zaintzeari buruzko nazioarteko konferentzia. Vancouver-en (Kanada) 500 aditu baino gehiago bildu ziren eta aldarrikapen bat adostu zuten eragile orok praktikara eraman ahal izateko

Konferentziako parte hartzaileek dokumentu digitalen eta digitalizatuen babeserako estrategiei buruz eztabaidatu zuten. Izan ere mota honetako ondarearen zaintzak erronka ugari sortzen ditu, besteak beste:

  • Material batzuk hauskorregiak dira baldintza egokietan digitalizatuak izateko.
  • Gobernu-politikek ez diote ematen dokumentuen digitalizazioari behar duen lehentasuna.
  • Formazio espezifiko gabeko langileak edo artxibo digitalen mantenu eza, softwarea eta hardwarea eguneratu behar denean.
  • Interneteko ezegonkortasuna.
  • Baliabide ekonomikoen gabezia.

 

Konferentzian bildu ziren ondarearen arloan lan egiten duten profesional ezberdinak, hala nola, gobernuak, IKT industriako eragileak eta dokumentazio digitalaren lanketan dihardutenak. Azpimarratzekoa da ere, ondarea babesteko gomendioez gain ondare digitalaren atxitze iraunkorra aseguratzeaz ere hitz egin zela.

Baliabide digitalen zaintza eraginkorrago izan dadin estrategiak diseinatu ondoren, bildutakoek UNESCO/UBC-Vancouverreko Adierazpena landu zuten UNESCOk, berau osatzen duten herrialdeek, elkarte profesionalek eta industriak praktikan jar dezaten helburuarekin.

Aurrerantzean ondare digitalaren galera gutxitzeko asmoz egindako ekimen honek UNESCOren egitasmo zabalago baten zati da "Munduaren Oroimena" hain zuzen. Harritzekoa baita gaur egun, "jakintza" bitarteko digitalekin sortzen eta hedatzen den arren, ondare digitalaren galerak suposatzen duen arriskuaz kontzientziazio oso urria dela ikustea.

*UNESCO. Programaren helburuak. Eskuragarri: http://www.unesco.org/new/es/communication-and-information/flagship-project-activities/memory-of-the-world/about-the-programme/objectives/

*UNESCO. Ondare digitalari buruzko ezagutza. Eskuragarri: http://www.unesco.org/new/es/communication-and-information/access-to-knowledge/preservation-of-documentary-heritage/digital-heritage/concept-of-digital-heritage/

*EUROPAR BATZORDEA. 27.10.2011-ko GOMENDIOA  kultura materialaren digitalizazio eta sare bidezko atxitze eta zaintza digitalari buruz. Eskuragarri: http://ec.europa.eu/information_society/activities/digital_libraries/doc/recommendation/recom28nov_all_versions/es.pdf

*UNESCO. Ondare digitalaren babeserako irizpideak. Eskuragarri: http://unesdoc.unesco.org/images/0013/001300/130071s.pdf